HIZKUNTZAK

“Ikastolatik ikastolara” Errigoraren eskutik

Ikastola
Niessen auditorioa

2021/11/02 5:00 pm

2021/11/02 7:00 pm

Errigora proiektua Ikastolen Elkartean sakontzeko asmoz, aurten Oarsoaldeko ikastoletako komunitateari, bereziriki Orereta Ikastolako langile eta gurasoei, zuzenduta “Ikastolatik ikastolara” ekimena antolatu du Errigorak. Bertan, Ikastolatik ikastolara hitz egingo da izango. Ikastola mailan antolatu den arren, herriko hainbat eragile ere etorriko dira.

Deialdia, azaroaren 2an izango da, 17:00etatik 19:00etara Oreretan, oraindik aretoa zehazteke dago. Jakin bezain laster, adieraziko zaizue. Ekimenaren helburu nagusiena Erriberako ikastoletan Errigoraren eragina azaltzea izango da; Erriberako ikastoletako kideak etorriko dira lehenengo pertsonan hori kontatzera. Bestalde, Agerraldia ekimenaren dokumentala ere proiektatuko da. Ekimen honetan Orereta Ikastolako langile guztiek parte hartuko dute, eta familiak ere gonbidatu nahi ditugu. Aforoa mugatua izango denez, izen-emate sistema jarriko dugu abian, eta bertan apuntatzen diren lehenengo 30 pertsonek izango dute bertara joateko aukera.