HIZKUNTZAK

“Ikastolak Herriari” jaialdia

Campos Eliseos antzokia (Bilbo)

2022/11/25 7:00 pm

2022/11/25 8:30 pm

Ikastolak Herriari” jaialdiaren hirugarren ekitaldia ospatuko da Bilboko Campos Eliseos antzokian datorren azaroaren 25ean, 19:00etan. Iruñeko Jaso Ikastolaren “Sutan” musikala izango da aurtengo proposamena, Iruñeko bertako gazte orkestrak lagunduta.

Familiei zuzendutako musikala da “Sutan”, Islandiatik pasa ostean, Iruñea, Tutera eta Donostia bisitatuta, Bilbora iritsiko dena bere 10. urteurrena ospatzera. Hemen ikusgai trailer-a eta bideoklipa. Sarrerak Campos Eliseos antzokiaren webgunean daude salgai.

Ikastola Herriari” jaia, zergatik eta zertarako

Azken bi urteetan, Ikastolen jaiak bertan behera geratu edota formatu murriztuan eskaini ziren halabeharrrez. Horrek Ikastolon jaiak euskal kulturaren agertoki handi izatea eragotzi zuen, eta urtea hutsik utzi beharrean, Ikastolen jaiek, elkarlanean, hainbat euskal artisten ikuskizunak taularatzeko ekimena antolatu zuten: “Ikastolak Herriari”.

Aurten gure jaiak berreskuratu ditugun arren, “Ikastolak Herriari” ekimenari eustea erabaki dute Ikastolen jaiek eta bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, euskal jendarteari ekarpena egiten jarraitzeko beste modu bat baita.

ikastolak herriari