Euskararen eta euskal kulturaren bost plaza handi dira Ikastolen jaiak. Euskal musikari, kantari, dantzari eta ikuskizunetako hamaika artistaren adierazpenaren erakusleiho erraldoiak ere bai. Herri Urrats, Ibilaldia, Araba Euskaraz, Kilometroak eta Nafarroa Oinez jaien aurtengo edizioak bertan behera geratu ostean, berauen antolatzaileek, aldez edo moldez, ospakizun xume batzuk egin dituzte jaien urteari amaiera duina emateko. Halere, denen artean itxiera orokorra ere eman nahi izan diote pandemiaren urte honi, eta horretarako antolatu dute Ikastolak Herriari ekitaldi nazionala.
Anje Duhalde eta Paz de Ziganda Ikastolako abesbatza, Julen Alonso, Amak taldea eta Eñaut Elorrieta izango dira azaroaren 27an Bilboko Euskalduna Jauregian, 20:00etan. Musika, kantua eta dantza uztartuko diren ekitaldian, Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga arituko dira aurkezpen lanetan.
Bertara joateko sarrerak ditugu. Nahi izanez gero, Ikastolak oparitzen dizkizu. Izena eman: