HIZKUNTZAK

Ikasketa-beken deialdia

Familiak
Orereta-Errenteria

2022/09/12 12:00 am

2022/09/23 11:00 pm

2022-23 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketa-beka eta laguntzetarako deialdia zabalik dago.


ESKAERA EGITEKO ARGIBIDEAK


A) 2021-22 ikasturtean beka jaso zuten ikasleak:

Uztailaren 15ean jakinarazpena bidali zitzaien hala zegokien familiei onarpena beren kabuz nola egin azalduz (SMS bat jaso zen Eusko Jaurlaritzatik).

Eskaera oraindik bideratuta ez dutenek (aukerarik izan ez dutelako edo daturen bat aldatu, zuzendu edo eguneratu behar dutelako), irailaren 12an, ikaslearen bitartez jasoko dute hurrengo edukia duen gutuna: beka eskaria bideratu ahal izateko datu-bilduma (Eusko Jaurlaritzak helarazi diguna), epeekin eta beste hainbat argibiderekin batera.

B) 2022-23 ikasturtean beka lehen aldiz eskatuko duten ikasleak edo iaz beka ukatu zitzaienak:

Eskaria bi modutan egin dezakete:

  1. Internet bidez (2 urtetik aurrerako ikasleek): www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbidean erabiltzaile berri bezala alta emanda edo dagozkien datuak sartuta (jada kontua sortuta dutenek), eskaera-orrira sartu ahal izango da. Behin datuak ondo daudela ziurtatu eta horiek osatu ondoren, datuetan aldaketarik ez badago, bide hauetako bati ekin beharko zaio:
    1. Telematikoki aurrera jarraitu (sinadura elektronikoa dutenek bakarrik), bulego batera joan beharra ekidinez.
    2. Eskaera-orria inprimatu, sinatu eta Ikastolako bulego batera eraman, erantsi behar diren agiriekin batera. Bertan eskaria erregistratuko da.

Eskaera-orrian agertzen den daturen bat okerra bada, inprimakian bertan aldaketa egin (eskuz) eta sinatuta ekarri Ikastolako bulegoetara, aldaketa hori bermatzen duen agiriarekin batera.

  1. Paperean (ikasle guztientzako): Beka-eskaeraren inprimakia lotura honetan dago eskuragarri; Ikastolako bulegoetan ere eska daiteke. Eskaera-orri hori bete, sinatu eta Ikastolako bulego batera eraman behar da, erantsi behar diren agiriekin batera. Bertan eskaria erregistratuko da.

0 eta 1 urteko haurren familiek 2. aukeratik bakarrik kudea dezakete beka-eskaera. Gainontzeko familiei, ahal bada, 1a edo 1b aukerak baliatzea eskatzen zaie datuak egoki sartuta daudela bermatzeko.


INFORMAZIO PRAKTIKOA


  • Beka-eskaera datak: irailaren 12tik 23ra
  • Ikastolako bulegoen ordutegia:
    • Esmalteria: 15:30-18:30
    • Añabitarte: 08:00-14:00 (irailaren 12tik 16ra) | 08:00-13:30 / 14:00-16:30 (irailaren 19tik 23ra)

Hala behar edo nahi izanez gero, lagungarri izan daitekeen informazio gehiago dago www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus webgunean.