HIZKUNTZAK

[HH3-LH3] Negulekuak: izen-ematea

2022/11/25 12:00 am

2022/12/11 11:00 pm

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatuko ditu Orereta Ikastolak. Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez.

Negulekuak HH3tik LH3ra arteko haurrentzako izango dira (izan Ikastolako ikasle ala ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira Ikastolako Linoko eraikinean. Abenduaren 11ra arteko epea dago izena emateko.

Xehetasun gehiagorako edota izena emateko: Negulekuak 2022

aisia hezkuntza negulekuak