HIZKUNTZAK
  • Negulekuak 2022

    Aisialdi eskaintza inklusibo eta hezitzailea, euskaraz eta haurra ardatz

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, aurten lehenengoz Negulekuak antolatuko ditu Orereta Ikastolak.

Negulekuen ardatza negua bera da. Urtaroa gaitzat hartuta eta haren ezaugarriez baliatuz, jolas eta joko ezberdinekin gozatuko dute haurrek.

Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez. Negulekuak programa aisialdi hezitzailearen printzipio eta baloreetan oinarritzen da, eta euskara ardatz, haurrentzako ekintza erakargarri eta gozagarriak eskaintzea du helburu. Horretarako lanabesak jolasa, esperimentazioa, harreman osasuntsuak, esplorazioa… dira, horiek haurren hazkunde eta garapen osoan duten garrantziaren jakitun baikara.

Helburuak

  • Euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea.
  • Behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea.
  • Haurrak protagonista izatea, beren parte-hartzea izatea oinarri.
  • Negulekuetan gustura eta zoriontsu bizitzeko oinarriak finkatzea, eguneroko bizikidetza ohiturak landuz.
  • Haur eta familiei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea.

Norentzako?


HH3-LH3ko haurrak
(izan Ikastolako ikasleak ala ez)

Noiz eta non?


Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era
(09:00etatik 13:00etara)
* Zaintza zerbitzua
(08:00etatik 09:00etara)

Ikastolako Linoko eraikinean

Zein da prezioa?


1. txanda (abenduak 26-30): 80€/ikaslea
2. txanda (urtarrilak 2-5): 64€/ikaslea

Goizetako zaintza zerbitzua:
1. txanda (abenduak 26-30): 10€/ikaslea
2. txanda (urtarrilak 2-5): 8€/ikaslea

Izen-ematea: azaroak 25-abenduak 11