HIZKUNTZAK

[HH3-LH3] Negulekuak 2023: izen-ematea

2023/11/15 12:00 am

2023/12/03 11:00 pm

Urte luzez Udalekuak antolatzen pilatutako esperientzia oinarri, azken urteetan Negulekuak ere antolatzen ditu Orereta Ikastolak. Negulekuek Ikastolako proiektu hezitzaileari jarraipena ematea dute xede, bide batez, familien premiei ere erantzunez.

Negulekuak HH3tik LH3ra arteko haurrentzako izaten dira (izan Ikastolako ikasle ala ez) eta abenduaren 26tik urtarrilaren 5era egingo dira aurten, Ikastolako Linoko eraikinean. Abenduaren 3ra arteko epea dago izena emateko.

Xehetasun gehiagorako edota izena emateko: Negulekuak 2023

aisia hezkuntza negulekuak