Esmalteriako Ostiralak ekimenaren hileroko hitzorduen barruan, sukaldaritza tailerra antolatu du Orereta Ikastolak, martxoan, hiru eta bost urte arteko haurrak dituzten familientzako. Ikastolak Añabitarten duen sukaldean izango da. Joateko asmoa izanez gero, bete beheko inprimakia. Martxoaren 26a da izena emateko azken eguna.
Autobus-zerbitzua eskainiko da joan-etorrirako. Errioxa biribilgunetik aterako da 17:00etan eta hara bueltatuko da saioa amaitzean. Izena emateko inprimakian bertan adieraz daiteke autobusa erabili nahi den ala ez.
PLAZAK AGORTUTA / PLAZAS AGOTADAS Sukaldaritza tailerrean 20 haurrentzako (bakoitza heldu batekin) dago tokia. / En el taller de cocina hay plazas para 20 menores y sus correspondientes acompañantes adultos (uno por menor).