HIZKUNTZAK

[HH2-LH6] Egun erdiko jarduna

Familiak

2024/06/10 9:00 am

2024/06/21 3:00 pm

Ikasturtea amaitzear da eta laster ekingo zaie goizeko jarduneko egunei: HHn, ekainaren 17an; LHn, ekainaren 10ean; Haur Eskolan eta DBHn ez da goizeko jarduneko epealdirik izango (DBHn, azken eguna, ekainaren 19a, izango dute goizeko jardunekoa). Ikus hemen 2023-24 ikasturteko egutegiak.

Beraz, HH eta LHko zerbitzuei dagokionez, kontuan izan:

  • Goizeko zaintza-txokoa, jangela-zerbitzua, eta goizeko eta eguerdiko autobus-zerbitzua ohikoak (ikasturte osoan zeharrekoen berberak) izango dira. Ikus hemen xehetasunak.
  • Jangelan geratzen diren HHko haurrak 13:45-15:00ak (HH2) edo 14:30-15:00ak (HH3, HH4 eta HH5) artean jaso ahal izango dira. HH2ko haurrek ez dute siestarik egingo.
  • Jangelan geratzen diren LHko haurrak 15:10-15:30erako jaitsiko dira autobusez beren goizeko igoerako ohiko geltokira. Ikasturtean zehar garraio erabiltzaileak ez diren haurrak Tulleko geltokira jaitsiko dira. Hala nahi edota ahal duten familiek Añabitarten bertan jaso ditzakete haurrak.