Landarbaso abesbatzaren eskutik, bertako dinamizatzaile batek gidatu eta lagunduta, musikART musika-tailerrak izango dituzte HH2tik HH5era arteko haurrek. Jolastuz eta ongi pasatuz, musikaren bitartez haurren garapen kognitiboa lantzeko sortua da musikART tailerra.
Ikastolan bertan haurrek egingo dituzten saioez gain, bertan landutakoa familiek ere ikusi eta gozatzeko aukera izan dezaten, emanaldi txiki bat egingo dute ikasleek. Honakoak dira familientzako aurkezpenen egun eta orduak:
- HH3A: ekainak 4, 16:00etatik 16:30era (Esmalteria)
- HH3B eta HH3C: ekainak 3, 16:00etatik 16:30era (Esmalteria)
- HH4A eta HH4B: maiatzak 29, 15:45etik 16:15era (Lino)
- HH4C: maiatzak 30, 15:45etik 16:15era (Lino)
- HH5A eta HH5B: maiatzak 27, 15:45etik 16:15era (Lino)
- HH5C: maiatzak 26, 15:45etik 16:15era (Lino)
Oharra: HH2n ez da familientzako aurkezpenik egingo, haurren adin eta ezaugarriengatik.