HIZKUNTZAK

[HH1-HH2] Esmalteriako Ostiralak: musikoterapia tailerra

Esmalteria

2023/05/12 5:00 pm

2023/05/12 6:00 pm

Esmalteriako Ostiralak ekimenaren parte, musikoterapia saioa antolatu du Orereta Ikastolak maiatzean. 1-2 urteko haurrentzako eta haien familientzako izango da, Ikastolako Esmalteriako egoitzan, 17:00etan hasita. Aran eta Esti Mujika Tolaretxipi musikoterapeutek zuzenduko dute saioa.

Joateko asmoa izanez gero, bete beheko inprimakia. Maiatzaren 10a da horretarako azken eguna. Plaza mugatuak izango dira: 12 haurrentzako eta haiekin etorriko diren beste hainbeste pertsona heldurentzako izango da lekua.

Komunikazioarekin, erlazioarekin, ikaskuntzarekin, mugimenduarekin, espresioarekin eta beste hainbat helburu terapeutiko nabarmenekin lotutako prozesuan parte hartzea bultzatzen du musikoterapiak, behar mental, fisiko, emozional, sozial eta kognitiboak asetzeko helburuarekin.