HIZKUNTZAK

[HH-LH] “Familia Laguna” programa: izen-ematea

Familiak

2022/11/10 12:00 am

2022/11/20 11:00 pm

Kulturartekotasuna lantzeko, herriko ikastetxeetan aurrera eramaten ari garen programa da “Familia Laguna”. Honakoak dira ekimenaren helburuak:

  • Ikastetxeko familien arteko kulturarteko harremanak sustatzea
  • Ikastetxean izena ematen duten atzerriko edo beste erkidego batzuetako familiei borondatezko akonpainamendua eskaintzea
  • Euskara sustatzea, ikastetxean bertan zein herri mailan

Programak aurrera egiteko zuen kolaborazioa beharrezkoa da, “familia lagunak” behar ditugu; eta horixe eskatzera gatoz. Bete beheko inprimakia “Familia laguna” izateko edota programaren gaineko xehetasun gehiago jasotzeko. Azaroaren 20an amaitzen da horretarako epea. Aipatu, programan izena emateak ikasturte bateko iraupena izango duela; kasu honetan, 2023ko ekainera artekoa.