HIZKUNTZAK

[HH-LH-DBH] Ikasketa beken deialdia 25-26

2025/09/15 8:00 am

2025/09/26 6:30 pm

2025-26 ikasturterako unibertsitatez kanpoko ikasketa-beka eta laguntzetarako deialdia zabalik dago.


ESKAERA EGITEKO ARGIBIDEAK


A) 2024-25 ikasturtean beka jaso zuten ikasleak:

Abuztuan SMS edota mezu elektroniko bat jaso dute familiek Eusko Jaurlaritzatik. 

Eskaera oraindik bideratu ez dutenek (aukerarik izan ez dutelako edo daturen bat aldatu, zuzendu edo eguneratu behar dutelako), irailaren 12an, ikaslearen bitartez jasoko dute hurrengo edukia duen gutuna: beka-eskaria bideratu ahal izateko datu-bilduma (Eusko Jaurlaritzak helarazi diguna), epeekin eta beste hainbat argibiderekin batera.

B) 2025-26 ikasturtean beka lehen aldiz eskatuko duten ikasleak edo iaz beka ukatu zitzaienak:

Eskaera bi modutan egin dezakete:

  1. Internet bidez (2 urtetik aurrerako ikasleek): www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus helbidean erabiltzaile berri bezala alta emanda edo dagozkien datuak sartuta (jada kontua sortuta dutenek), eskaera-orrira sartu ahal izango da. Behin datuak ondo daudela ziurtatu eta horiek osatu ondoren, datuetan aldaketarik ez badago, bide hauetako bati ekin beharko zaio:
    1. Telematikoki aurrera jarraitu (sinadura elektronikoa dutenek bakarrik), bulego batera joan beharra ekidinez.
    2. Eskaera-orria inprimatu, sinatu eta Ikastolako bulego batera eraman, erantsi behar diren agiriekin batera. Bertan eskaria erregistratuko da.

Eskaera-orrian agertzen den daturen bat okerra bada, inprimakian bertan aldaketa egin (eskuz) eta sinatuta ekarri Ikastolako bulegoetara, aldaketa hori bermatzen duen agiriarekin batera.

  1. Bulegoan (ikasle guztientzako): Bulegoan bertan eskaera-orria bete, sinatu, hala dagokien agiriak erantsi eta eskaria erregistratu egingo da.

0 eta 1 urteko haurren familiek 2. aukeratik bakarrik kudea dezakete beka-eskaera. Gainontzeko familiei, ahal bada, 1.1 edo 1.2 aukerak baliatzea eskatzen zaie datuak egoki sartuta daudela bermatzeko.


INFORMAZIO PRAKTIKOA


  • Beka-eskaera datak: irailaren 15etik 26ra
  • Ikastolako bulegoen ordutegia:
    • Esmalteria: 15:30-18:30
    • Añabitarte: 08:00-14:00 (irailaren 19ra arte) | 08:00-13:30 / 14:00-16:30 (irailaren 22tik aurrera)

Hala behar edo nahi izanez gero, lagungarria izan daitekeen informazio gehiago dago www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus webgunean.


EBAZPENAK


Garaia iristean Eusko Jaurlaritzatik bertatik jarriko dira harremanetan familiekin SMS edo emailez, ebazpenen berri emateko.