HIZKUNTZAK

[HH-LH-DBH] Guraso eskola: hainbat saio

Familiak
Esmalteria Berria

2023/01/26 5:30 pm

2023/03/08 7:00 pm

Ikastolako profesionalek eta hainbat familiak horretarako beharra ikusita eta Familia Eskola udal egitasmoaren osagarri, Ikastolako familientzako hainbat formazio-saio antolatu ditu Orereta Ikastolak berak.

Saioak Leyre Cano psikopedagogoak gidatuko ditu eta Orereta Ikastolaren Esmalteriako egoitzan izango dira.

Saioetan parte har dezaketen pertsonen kopurua mugatua delako eta ikastaroa prestatzeko ere lagungarria delako, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Beraz, saioetan parte hartu nahi izanez gero, bete beheko inprimakia. Ikastaroaren eguna baino hiru egun lehenago itxiko da izena emateko epea.


HH, LH ETA DBHko FAMILIEI ZUZENDUTAKO SAIOAK


  • “Arau eta mugen garrantzia familian. Nola komunikatu era asertiboan” (urtarrilak 26, 17:30-19:30)
  • “Emozioen kudeaketa familian: Nola izan haur eta nerabeen bidelagun emozionalak?” (otsailak 23, 17:30-19:30)

DBHko FAMILIEI ETA IKASLEEI ELKARREKIN ZUZENDUTAKO SAIOAK


* Oharra: komeni da saio hauetara, ahal bada eta hala badagokio, bi gurasoak etortzea

  • DBH1-DBH3: “Ikaste errutinak, antolaketa eta denboraren kudeaketa DBHn” (otsailak 2, 17:30-19:00)
  • DBH3-DBH4: “Etorkizunerako bidaia diseinatzen. Orientazio saioa” (martxoak 8, 17:30-19:00)

SAIOETAKO DOKUMENTAZIOA ETA BALIABIDEAK


  1. “Arau eta mugen garrantzia familian. Nola komunikatu era asertiboan” (urtarrilak 26)

IZEN-EMATE INPRIMAKIA