HIZKUNTZAK

[HE-LH2] Esmalteriako Ostiralak 2025-26

2025/10/24 5:00 pm

2026/06/05 6:00 pm

0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea da Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua; hilean behin, ostiralez eta Esmalterian, eragile ezberdinen laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Orereta Ikastolako zein herriko hala nahi duen familia ororentzako saioak izaten dira.

2025-26 ikasturteko Esmalteriako Ostiralak abian jartzear da. Ondorengoak aurtengo hitzorduak (ikusi kartela):

  • Urriak 24 (17:00, Esmalteria): “Heriotza txikien unibertsoa” ipuin-kontaketa (3-6 urte)
  • Azaroak 28 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-1 urte)
  • Urtarrilak 16 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
  • Urtarrilak 23 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
  • Otsailak 20 (17:00, Esmalteria): musikoterapia saioa (0-2 urte)
  • Martxoak 13 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
  • Apirilak 17 (17:00, Esmalteria): yoga tailerra (3-6 urte)
  • Maiatzak 8 (17:15, Esmalteria): “Gela iluna” tailerra (0-2 urte)
  • Maiatzak 22 (17:00, Esmalteria): akrobazia tailerra (3-6 urte)
  • Ekainak 5 (17:00, Esmalteria): akrobazia tailerra (3-6 urte)

Goiko zerrendako hitzorduren batean edo gehiagoan izena eman nahi izanez gero, bete beheko inprimakia.