
0-6 urte bitarteko haur eta haien familientzako herriko euskarazko aisialdi-eskaintza osatzea da Esmalteriako Ostiralak ekimenaren helburua; hilean behin, ostiralez eta Esmalterian, eragile ezberdinen laguntzaz ondutako gisa ezberdinetako proposamenez gozatzeko aukera emanez. Orereta Ikastolako zein herriko hala nahi duen familia ororentzako saioak izaten dira.
2026-27 ikasturteko Esmalteriako Ostiralak abian jartzear da.
Ondorengoak aurtengo lehenengo hiruhilabeteko hitzorduak:
- Urriak 16 (17:30, Linoko jolastokian): Pontx pailazoaren “Bisitari”ikusizuna (3-6 urte)
- Urriak 23 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-1 urte)
- Urriak 30 (17:00, Esmalteria): haur masaje tailerra (0-1 urte)
- Azaroak 13 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
- Azaroak 20 (17:00, Esmalteria): txontxongilo tailerra (3-6 urte)
Goiko zerrendako hitzorduren batean edo gehiagoan izena eman nahi izanez gero, bete beheko inprimakia.