Esmalteriako Ostiralak ekimenaren urtarrileko saioa haur eskoletako (0-1 urte) haurrentzako eta haien familientzako sehaska-kanten tailerra izango da, herriko Landarbaso abesbatzaren eta Orereta Ikastolaren eskutik.
Ahotsa, gorputz perkusioa eta mugimendua elkarrekin esploratu eta gozatzeko saioa izango da; Euskal Herritik mundurako eta mundutik Euskal Herrirako musika-bidaia.
10-12 kanta landuko dira 45 bat minutuko saioan. Plazak mugatuak izango dira: 20 haurrentzako eta haiekin etorriko diren beste hainbeste pertsona heldurentzako dago lekua. Beharrezkoa da beheko inprimakia betez saioan parte hartzeko izena ematea. Urtarrilaren 25a da apuntatzeko azken eguna.