Orain jada sei urte hasitako bideari jarraiki, Orereta Ikastola, herriko hainbat eragilerekin elkarlanean, Gau Beltza antolatzen ari da urriaren 31ko ilunabarrerako.
Kalabazaren Bidea da proposamena; arratsaldeko 19:30ean Santa Klara kaletik abiatu eta herriko hainbat kaletatik pasa ostean, ordubete ingururen buruan, Agirre Lehendakariaren plazan amaituko den sorpresaz betetako bidea, hain justu.
Kalabazaren gurdiarekin, Kuiandererekin, trikimako gaineko orekariekin, dantzan zein musikaz eta kriseilu nahiz lastargien argipean, mozorrotuta, egingo da uzta garaia agurtu eta neguan sartzeko Kalabazaren Bidea. Emankizunak ikusi ahal izango dira ibilbidean zeharreko hainbat txokotan zein amaieran, Agirre Lehendakariaren plazan. Ikuskizunak bukatuta, suzko zezenaren jirabirekin, Beldurren Eltzean izuak errez eta kalabaza pastelak janez bukatuko da festa.
Nola parte hartu?
- Kalabazaren Bidea eginez, ahal izatera etxeko trapu eta arropa zaharrekin mozorrotuta. Hemen dituzue hainbat ideia eta inspirazio iturri.
- Kalabaza pastela eginez. 19:00etan jasoko dira Agirre Lehendakariaren plazan Kalabazaren Bidearen amaieran jango diren pastelak. Anima zaitezte etxean bat egin eta ekartzera! Hemen duzue errezeta.
- Beldurrak paper batean idatziz, festaren amaieran Agirre Lehendakariaren plazan egongo den Izuen Eltzean erretzeko. Hemen duzue adibide bat.
- Etxea eta ingurua apainduz. Girotu dezagun herria Gau Beltza ospatzeko. Kalabazekin, kriseiluekin, oihal zuriekin… apain ditzakegu etxea eta inguruak. Hemen dituzue proposamen xume batzuk.
- Zuen ingurukoak festan parte hartzera gonbidatuz. Gau Beltzak herriarentzako festa izan nahi du eta hala desio duen herritar oro dago bertan parte hartzera gonbidatuta.
- IV. Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartuz. Ikusi hemen xehetasunak eta lehiaketan parte hartzeko oinarriak.