HIZKUNTZAK

Familien partehartzea Ikastolan

Linoko jolaslekua

2022/04/06 5:30 pm

2022/04/06 7:00 pm

Dakizuenez, ikasturte honetan Plan estrategikoa berritu dugu. Bertako Ildo Estrategikoen artean Ikastola osatzen dugun kolektibo guztien parte hartzea bultzatzea azpimarratu daIkastola ezin da ulertu bere komunitatea  eta bere bultzadarik gabe; herritik sortu ginen eta herriarentzat egiten dugu eskaintza, guztion artean ikasle, guraso, langile eta bazkideak elkarlanean.

Eskaera horri erantzun nahian, Ikastolak Foru Aldundiaren laguntza izango du parte hartzeak egun ikastolan dituen arazoak identifikatu, diagnosi bat egin eta elkarrekin ekintza plan bat idazteko.Gai honen lehenengo pausoa datorrenapirilaren 6an, asteazkenean, emango dugu elkarrekin; lehenengo iritzi bilketa bat egingo dugu parte hartzeko ditugun ohiturak eta arazoak non dauden ikusiz, batera hausnartzeko. Horretarako saio bat antolatu dugu Linoko jolaslekuan, 17:30ean. Bertara joateko ezinbestekoa izango da ondorengo inprimakiaren bidez izen ematea