HIZKUNTZAK

Ezagutu Baso-eskola Ikastola egunean

Ikastola
Añabitarte

2022/06/04 12:30 pm

2022/06/04 1:00 pm

Ekainaren 4an Ikastola eguna ospatuko dugu Añabitartean. Egitarau zabala antolatu da haur, gazte zein helduentzat.

Egitarauaren barruan, Baso-eskola ezagutzeko aukera izango da DBH3ko ikasleen eskutik: Ezagutu Baso-eskola! Ikasleek Baso-eskola erakutsiko diete familiei. Ordu erdiko bueltaxka bat emango dute, eta bertan biologian ikasitako edukiez baliatuz, zer aurkitu dezaketen adieraziko diete.

Zenbat pertsona etorriko diren jakiteko bertara joan nahi duen orok izena eman behar du, haur zein heldu.