Urtero moduan, aurten ere ospatu dugu Euskararen Eguna Ikastolan.
HH
AZAROAK 26 – ABENDUAK 2 (Esmalteria eta Lino)
- Ikastola apaintzeko banderatxoak egin eta hizkiekin Ikastola apaindu.
- Eskulan mota desberdinak egin.
- 4-5 urte: Argitxorentzako marrazkia egin. Egunero Argitxoren ipuin bat kontatu edota entzun, gela guztietan.
ABENDUAK 3
- Esmalteria: Hamaiketako berezia egin eta Argitxoren urtebetetzea ospatu.
- Lino:
- Goizean, girotze ekintzak, hamaiketako berezia Argitxoren urtebetetzea ospatzeko, eta karaokea/dantza.
- Arratsaldean, Argitxoren bisita eta jolasak DBHko ikasleekin. Ondoren, Argitxori egindako marrazkiak eman.
LH
- Blaitukideen pregoia
- Blaitu Mihiluze jolasa
- Talde argazkiak
- Karaokea eta dantzaldia
- Arratsaldean, mahai-jolasak
DBH
- Ikasgelan bertan ospakizun eta hausnarketarako tartea izango da.