HIZKUNTZAK

Errigora: udaberriko kanpaina 2021

Ikastola
Orereta-Errenteria

2021/03/04 12:00 am

2021/03/24 11:00 pm

Udaberriko Errigoraren “Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina martxan da. Martxoaren 24ra bitarteko epea dago eskaerak egiteko.

Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, eta arroz, pasta eta kontserba sortak eska daitezke; auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da, eta arroza, pasta eta kontserbak 12 ontziko sortetan, proposamena urte osorako beste eskatzea baita.

Nahi izanez gero, hementxe egin dezakezue online-eskaera: www.errigora.eus. Eskaera hemendik eginez gero, Ikastolan bertan (Linoko eraikinean) jaso ahal izango duzue eskatutakoa. Apirilaren 22a (16:45etik 20:00etara) izango da banaketa-eguna. Herrian, Ikastolaz gain, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartean ere jaso ahal izango dira kutxak.

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa hegoaldea du ardatz eta euskara ofiziala ez den gunean eragin nahi du, eremu hartakoak bertakoak diren elikagaiei eta lehen sektoreari Euskal Herrian bidea emanaz, elikadura-burujabetzarako bidean pausoak emanaz. Euskaratik, euskararako eta euskaraz.

Ohi bezala, eskaeretatik lortutako diruaren %25a Agerraldia indartzeko eta Nafarroa Hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da; tartean, bertako Ikastolei laguntzeko. Hori horrela, kanpainan parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Informazio gehiago www.errigora.eus webgunean topatuko duzue.

errigora