Abian da Errigoraren udazkeneroko Euskarari Puzka kanpaina; urtero bezala, saskiak erosiz, Nafarroako hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari behar duen haize bolada bidaltzeko aukera duzu. Gainera, urriaren 22tik azaroaren 12ra bitartean ospatuko den edizio honetan, “Sustraitik espaziora” dokumentala ikusteko aukera izango da Euskal Herriko hamaika txokotan (emanaldiei buruz informazio gehiago Errigoraren sare sozialetan).
Era berean, aurten, Ibaialde ikastolari (Lodosa) laguntzeko egutegi landagarria erosteko aukera ere badago.
SASKIAK

SASKI BELTZA
(60€)
Olioa · Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Kardua · Potxak · Borraja · Teilak · Mahats zukua · Ardo beltza · Ilarrak · Patxaran mantekatuak
ESKAERAK
www.errigora.eus webgunean egin daiteke eskaera. Nahi izatera, Orereta Ikastolaren Esmalteriako eraikinean jaso ahal izango duzue saskia. Jasotzeko eguna eta ordutegia aurrerago jakinaraziko dira.
ERRIGORA ETA IKASTOLAK
Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa erdialdea eta hegoaldea ditu ardatz eta euskara ofiziala ez den gunean eragin nahi du, eremu hartakoak bertakoak diren elikagaiei eta lehen sektoreari ere Euskal Herrian bide emanaz.
Ohi bezala, aurten ere, saskietatik lortutako diruaren %25a Agerraldia ekimena indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da; tartean, bertako Ikastolei laguntzeko. Anima zaitez kanpainan parte hartu eta zure ekarpena egitera!

