HIZKUNTZAK

Errigora: “Euskarari Puzka” kanpaina

2024/10/24 12:00 am

2024/11/14 11:00 pm

Abian da Errigoraren udazkeneroko “Euskarari Puzka” kanpaina, “Agerreko uzta euskarari puzka” lemapean. Ager eremuaren (Nafarroa erdialdearen eta hegoaldearen) aldia da hau. Urteak daramatza Errigorak Ager eremuan euskara hauspotzen, eta hasia da loratzen. Horregatik jarraitu behar da lurra ureztatzen, indarrez eta osasuntsu hazi dadin euskara. Euskara hauspotzeko lanean dabiltzan eragileek (tartean, Nafarroako Ikastolek) denon ekarpena behar dute baliabide ekonomikoz hornitzeko, baita haien eguneroko zailtasunetan gainontzeko euskaltzaleen babesa eta arnasa sentitzeko ere.


SASKIAK


SASKI BELTZA (55€)

Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Kardua · Potxak · Borraja · Tomatea · Teilak · Mahats zukua · Ardo beltza · Ilarrak · Patxaran mantekatuak

SASKI BERDEA (65€)

Piperrak · Zainzuriak · Orburuak · Txitxirioak · Pasta · Dilista lehorrak · Ardo-ozpina · Tomate frijitua · Sagar zukua · Konbutxa tea · Txokopipitak · Teila eko · Haritz ardo beltza

SASKI GORRIA (75€)

Ardo apartsua Rosé · Ardo beltza kriantza · Ardo txuria · Patxarana · Mantekadak · Polboroiak · Txokolatezko molineritoak · Zainzuariak · Turroia · Piperrak · Ardi-gazta

“AGERTUZ” KARTA-JOKOA (+5€)

Edozein saskirekin eta 5€ gehiagoaren truke, “Agertuz” karta-jokoa erosteko aukera dago. (Karta-jokoa gehigarri bat da, ezin da hori bakarrik erosi).


ESKAERAK


www.errigora.eus webgunean egin daiteke eskaera. Hortik eginez gero, nahi izatera, Orereta Ikastolako Esmalteriako eraikinean jaso ahal izango duzue saskia. Jasotzeko eguna eta ordutegia aurrerago jakinaraziko dira.


ERRIGORA ETA IKASTOLAK


Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa erdialdea eta hegoaldea ditu ardatz eta euskara ofiziala ez den gunean eragin nahi du, eremu hartakoak bertakoak diren elikagaiei eta lehen sektoreari Euskal Herrian bide emanaz.

Ohi bezala, aurten ere, saskietatik lortutako diruaren %25a Agerraldia ekimena indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da; tartean, bertako Ikastolei laguntzeko. Anima zaitez kanpainan parte hartu eta zure ekarpena egitera!

errigora