HIZKUNTZAK

Errigora: “Euskarari Puzka” kanpaina

2022/10/22 12:00 am

2022/11/10 11:00 pm

Abian da Errigorako udazkeneko “Euskarari Puzka” kanpaina, “Bat egiteko garaia da” lemapean. Euskararekin bat egiteko garaia delako, euskaltzaleok bat egiteko garaia delako, Nafarroarekin bat egiteko garaia delako, Nafarroa bat egiteko garaia delako.

Saskiak

Eskaerak

www.errigora.eus webgunean egin daiteke eskaera. Hortik eginez gero, nahi izatera, Orereta Ikastolako Esmalteriako eraikinean jaso ahal izango duzue saskia. Jasotzeko eguna eta ordutegia aurrerago jakinaraziko dira.

Errigora eta Ikastolak

Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituen ekimen herritarra da Errigora. Nafarroa erdialdea eta hegoaldea ditu ardatz eta euskara ofiziala ez den gunean eragin nahi du, eremu hartakoak bertakoak diren elikagaiei eta lehen sektoreari Euskal Herrian bide emanaz.

Ohi bezala, aurten ere, saskietatik lortutako diruaren %25a Agerraldia ekimena indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da; tartean, bertako Ikastolei laguntzeko. Anima zaitez kanpainan parte hartu eta zure ekarpena egitera!

errigora