HIZKUNTZAK

Errigora: “Eskutik eskura” kanpaina

2023/03/09 12:00 am

2023/03/29 11:59 pm

Abian da Errigorako udaberriko “Nafar Hegoaldeko uzta eskutik eskura” kanpaina, “Bat egin Errigora Balioekin” lemapean. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta eta lekaleak eska daitezke; auzolanari esker, norbere herrian euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan.

Eskaerak www.errigora.eus webgunetik egin daitezke. Eskaera horrela eginez gero, Ikastolan bertan (Esmalteriako eraikinean) jaso ahal izango duzue eskatutakoa. Apirilaren erditik aurrera jarriko da Orereta Ikastola eskatzaileekin harremanetan banaketa-eguna eta -ordua zein izango diren adierazteko. Herrian, Ikastolaz gain, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartean ere jaso ahal izango dira kutxak.

Ohi bezala, aurten ere, saskietatik lortutako diruaren %25a Agerraldia indartzeko eta Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko euskalgintza laguntzeko erabiliko da; tartean, bertako Ikastolei laguntzeko. Anima zaitezte kanpainan parte hartzera eta zuen ekarpena egitera!

errigora