Ikastolen Elkarteak “Eman hegoak” izeneko udaberriko egonaldiak antolatu ditu Aste Santuko oporraldirako, apirilaren 11tik 13ra eta apirilaren 19tik 22ra. Zirimola Ikastolen Aisialdi Taldeak formatu eta koordinatutako hezitzaileak izango dira egitasmoa aurrera eramango dutenak. Haurren artean euskararen erabilera sustatzea eta euskarazko erreferenteak eskaintzea, aisialdi inklusiboa eta hezitzailea eskaintzea, haurraren behar fisiko eta emozionalei erantzuten dien proposamen ludikoa eskaintzea, haurrak protagonista bilakatzea eta familiei eta haurrei konfiantzazko eta ziurtasunezko guneak eskaintzea ditu helburu.
Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1, 2 eta 3. mailako haurrei zuzendutako egonaldia izango da, eta Orereta Ikastolako Linon eskainiko da. Ondorengoak izango dira prezioak:
- Apirilak 11, 12 eta 13ko astea 40 € ikasleko
- Apirilak 19, 20, 21 eta 22ko astea 55 € ikasleko
Prezio horri dagokion ordutegia 9:00etatik 13:00 artekoa izango da. Hala ere, Zaintza zerbitzua, 8:00etatik 9:00etara, ere eskainiko da tarifa gehigarriaren truke: 3 egunetakoa 8 € eta 4 egunetakoa 11 € ikasleko.
Egonaldian izen emateko aukera duzue ondorengo galdetegiaren bitartez, martxoaren 20a baino lehen.