HIZKUNTZAK

[DBH4] Baketik, bide-hezkuntzaren gaineko antzerki foruma

Familiak
Añabitarte (DBH)

2025/11/19 8:00 am

2025/12/16 2:00 pm

Azken urteetan egindako bideari jarraipena emanez, aurten ere izango dute DBH 4. mailako ikasleek Baketik-ek, gatazken lanketa etikorako zentroak, eskaintzen duen bide-hezkuntzaren gaineko antzerki foruma.

Ikasgela bakoitzak bi ordu eta erdiko saioa izango du. Lehenik, antzezlana eta foroa izango dituzte; horren ondotik, ekarpenak egiteko tartea.