DBH3ko komunikazio tailerreko ikasleek Podcast proiektuan parte hartuko dute eta hemen da Lekuona Fabrikako liburutegian egingo diren saioetan lehena.
Aurreneko saioa podcast-era sarrera izango da: podcast motak, sorkuntza prozesua, adibideak… ezagutuko dituzte. Hori eginda, podcast propioa egiteko generoa, formatua eta ideia aukeratuko dituzte, eta hurrengo saiorako azken horren mapa kontzeptuala eta storyline-a bukatu beharko dituzte.