HIZKUNTZAK

[DBH3] Eusliderrak proiektua

DBH Ikastola

2026/01/19 8:00 am

2026/02/25 2:00 pm

Iaz abiatutako Euslider proiektuari jarraipena emango zaio. Gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko eta hizkuntza-ohitura berriak sortzeko helburuz, iaz AEKren eskutik proiektuan parte hartu zuten eta gaur egun DBH 4. mailan dauden ikasleek DBH 3. mailako ikaskideen saioak bideratuko dituzte. Euslider proiektuaren xedea da baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko.

Hizkuntza-ohitura berriak sortzeko lanketa egiten da, hizkuntzekiko jarrerak lantzen dira (euskara eta beste hizkuntzekiko jarrerak), eraldaketa sustatzeko erremintak ematen dira eta hizkuntza-lidergoa indartzen laguntzen da. Gazteei erakusten zaie euskara leku gehiagotan erabil dezaketela, beraiek ere aukeratu dezaketela, eta horrek eragin positiboa daukala bestearengan, hau da, besteari ere erabiltzeko aukera edota ikasteko aukera ematen zaiola.