HIZKUNTZAK

[DBH3] Eusliderrak proiektua

2025/02/27 8:00 am

2025/06/19 2:00 pm

DBH 3. mailako ikasleek Eusliderrak proiektuan parte hartuko dute. AEKren eskutik, Ikastolan bertan, hizkuntza-ohitura berriak sortzeko saioak egingo dituzte. Xede du baliabideak eta erraztasunak ematea, euskara gehiago erabiltzeko. Lantegia modu dibertigarrian bideratzen da, parte-hartzaileen interesetara egokiturik eta unean uneko helburu lorgarriei eutsita.

Metodologia horren baitan, hizkuntza-ohitura berriak sortzeko lanketa egiten da gazteekin, hizkuntzekiko jarrerak lantzen dira (euskara eta beste hizkuntzekiko jarrerak), eraldaketa sustatzeko erremintak ematen zaizkie eta haien hizkuntza-lidergoa indartzen laguntzen da. Gazteei erakusten zaie euskara leku gehiagotan erabil dezaketela, beraiek ere aukeratu dezaketela, eta horrek eragin positiboa daukala bestearengan, hau da, besteari ere erabiltzeko aukera edota ikasteko aukera ematen zaiola.