HIZKUNTZAK

[DBH3] AGIPAD hitzaldia familientzako

Familiak
Esmalteria

2023/02/14 5:30 pm

2023/02/14 7:00 pm

AGIPADeko (drogen abusuaren ikerketa eta prebentziorako gipuzkoar elkartea) adituarengidaritzapean,  DBH 3. mailako ikasleen familientzako hitzaldia antolatu dugu.

“Familia eta drogak: zer egin dezakegu?” izenburupean, alde batetik, Ikastolan egin den lanaren berri emango da; bai tutoreek egin dutenaren, baita AGIPADeko hezitzaileek egin dutenaren berri ere. Horrez gain, gaur egun nerabeek duten kontsumo-egoeraz arituko gara, eta bukatzeko, familiak eragile prebentibo moduan duen garrantzia aipatuko dugu (droga-mendekotasunen prebentziorako arrisku eta babes faktoreez jardungo dugu, hain justu).

Saioetan parte har dezaketen pertsonen kopurua mugatua delako eta ikastaroa prestatzeko ere lagungarria delako, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Beraz, saioetan parte hartu nahi izanez gero, bete beheko inprimakia. Otsailaren 13a izango da horretarako azken eguna.