DBH 1. mailako Teknologia eta Digitalizazioa irakasgaiko ikasleek kode bidezko marrazketa digitala tailerra egingo dute. Online izango da tailerra eta 5Pjs kode lengoaia izango du oinarri. Lengoaia horren berezitasuna da, kodea idatzi ahala, aldi berean, erantzun grafikoa ikus daitekeela. Ikaslearen konpetentzia digitalak zabaltzeko egingo dugu lan: erabiltzaile soil izatetik, sortzaile izatera iritsi dadin.