Blaitu Klubak Blaitu MHLZ 3. lehiaketa antolatu du, ikasturte honetako azkena, ekainren 2tik 8ra. Oraingoan Ikastolaren Egunaren aitzakian, ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan edo lagunartean eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia.
Ekainaren 2tik 6ra bitartean, Blaitu MHLZ jolas bat eskainiko da egunero Ikastolako webguneko Blaitu Klubeko atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira ekainaren 8an, Ikastolaren Eguna ospatuko dugun egunean, jokatuko den final handirako. Berezia izango da ekainaren 8ko final handia: online da Ikastolaren Egunean, 15:00etatik 16:00etara. Ikastolaren Egunean daudenek zein bertara joan ezin dutenek jokatu ahal izango dute, baina ordutegi horretan bakarrik. Familia irabazleak Sendaviva-rako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat. Ekainaren 9an emango da irabazlearen berri.
Parte hartu nahi izanez gero, egunero Blaitu Klubeko atarian argitaratuko diren esteketan klik egin eta familiako kide baten izen-abizenak idatziz egin beharko da, amaieran saritua nor den jakin dezagun. Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!