HIZKUNTZAK

Blaitu MHLZ lehiaketa #2

2025/02/24 12:00 am

2025/03/02 11:00 pm

Iazko ikasturtean bezala, aurten ere Blaitu MHLZ lehiaketak hiru hitzordu izango ditu eta hemen da bigarrena: Euskararen Egunari lotutakoaren ostean, inauterien bueltakoa izango da oraingoa,  otsailaren 24tik martxoaren 2ra. ETBko Mihiluze saioan oinarrituta, familia giroan eta euskaraz momentu dibertigarri eta atsegina pasatzea da ekimenaren helburu nagusia; lehiari baino, gozamenari lotuta.

Otsailaren 24tik 28ra bitartean, Blaitu MHLZ jolas bat eskainiko da egunero Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian. Jolas horiek entrenamendu saioak izango dira martxoaren 2an, Inaute Igandean, jokatuko den lehiaketa handirako. Martxoaren 2ko lehiaketako familia irabazleak WoWpark parkerako sarrerak eskuratuko ditu etxeko kide guztientzat.

Parte hartu nahi izanez gero, egunero Blaitu Klubaren atarian argitaratuko diren esteketan klik eginez eta familiako kide baten izen-abizenak idatziz egin behar da, amaieran saritua nor den jakin dezagun. Animatu eta parte hartu! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!

Blaitu