HIZKUNTZAK

Blaitu – Erronkak 25-26 #1: lehiaketa eta txalentxa

Familiak

2025/12/17 12:00 am

2026/01/07 11:00 pm

Ikastolaren webguneko Blaitu Klubaren atarian 2025-26 ikasturteko Erronkak saioaren 1. programa martxan da saria duten lehiaketa eta txalentxarekin. Lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea da lehiaketa; txalentxa, berriz, euskararen inguruko komiki bat sortzea. Lehenaren irabazleak Blaitu kantinplora izango du opari; bigarrenarenak, aldiz, Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost pertsonentzako bonoa. Animatu parte hartzera! Blaitu mingainak eta busti euskaraz!