HIZKUNTZAK

Blaitu – Erronkak 24-25 #2: lehiaketa eta txalentxa

2025/05/08 12:00 am

2025/05/18 11:00 pm

Ikastolako webguneko Blaitu Klubaren atarian 2024-25 ikasturteko Erronkak saioaren 2. programa martxan da maiatzaren 18ra arte saria duten lehiaketa eta txalentxarekin.

Lau arrastoren laguntzaz hitz ezkutua asmatzea da lehiaketa; txalentxa, berriz, Euskaraldia hastear dela, euskararekin lotura duten herriko zazpi gunetan (bertsolari, artista, musikari edota hizkuntzalariei eskainitako artelan, plaza eta eraikinetan) jarri diren QR kodeak topatu, horiek eskaneatu eta bertan proposatzen den desafioari ekitea. Erronkak saio honetako txalentxean hala nahi duen herritar orok har dezake parte, ez Ikastolakideek bakarrik; Ikastolak berak Euskaraldiari atxikimendua eman eta herritar oro ere horretara gonbidatu eta bultzatu nahi baitu. Elkar mugituz eta bustiz egingo dugu!

Lehiaketaren irabazleak Blaitu bisera izango du opari; txalentxarenak, aldiz, Donostiako Mitologik ihes-gelarako bost pertsonentzako bonoa. Animatu parte hartzera!

Blaitu Kluba Euskaraldia