HIZKUNTZAK

Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa

Ikastola
Online

2020/10/31 12:00 am

2020/12/03 11:00 pm

Zoritxarrez, aurten ezingo dugu herriko hainbat eragilerekin elkarlanean antolatutako iazkoa bezalako Gau Beltzeko festarik egin. Hala ere, ez dugu eten nahi pasa den urtean hasitako bidea. Garrantzitsua iruditzen zaigu Gau Beltza hauspotzen jarraitzea eta, ahal dugun neurrian, eskaini nahi diogu bere plaza.

Horiek horrela, Ikastolan bertan egingo ditugun ekintzez gain, Gau Beltza eta Euskararen Eguna aitzakia hartuta, beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa antolatu dugu. Herriko DBHko ikasleek eta 16 urtetik gorako beste edozein herritarrek ere parte hartu ahal izango dute ekimenean. Abenduaren 3ra arteko epea dago lanak aurkezteko. Irabazleen izenak abenduaren 18an jakinaraziko dira.

Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketan parte hartzera eta zuen kabuz etxean Gau Beltza ospatzera gonbidatzen zaituztegu!


Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketa: xehetasunak eta parte hartzeko oinarriak

LANAK ENTREGATZEKO EPEA:

urriaren 31tik abenduaren 3ra

OINARRIAK:

Lan guztiak euskarazkoak, jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dira.

  • Beldurrezko ipuin lehiaketa
    1. Parte-hartzaileak: DBHko ikasleak (DBH1-2: A kategoria / DBH3-4: B kategoria)

    2. Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 2 orrialde gehienez).

    3. Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Ipuina X kategoria” jarri behar da.

    4. Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:

      • 1. artxiboa: idazlanaren izenburua:

        • Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera, egilearen izengoitia eta ikastetxearen izena.

      • 2. artxiboa: egilearen izengoitia:

        • Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).

  • Beldurrezko mikro-ipuin lehiaketa
    1. Parte-hartzaileak: 16 urtetik gorako edonor

    2. Lanak euskaraz eta ordenagailuz idatzi behar dira (Arial 11; 1,5eko lerroartea; izenburua hasieran eta erdian; 150 hitz gehienez).

    3. Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Mikro-ipuina” jarri behar da.

    4. Mezu elektronikoan bi artxibo erantsi behar dira:

      • 1. artxiboa: idazlanaren izenburua:

        • Barnean: idazlanaren izenburua, idazlana bera eta egilearen izengoitia.

      • 2. artxiboa: egilearen izengoitia:

        • Barnean: idazlanaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).

  • Beldurrezko ikus-entzunezkoen lehiaketa
    1. Parte-hartzaileak: DBHko ikasleak (DBH1-2: A kategoria / DBH3-4: B kategoria) eta 16 urtetik gorako pertsonak (C kategoria)

    2. Lanak euskaraz eta .mp4 formatuan (3 minutu gehienez) entregatu behar dira.

    3. Lanak beldurrezkoipuinak@oreretaikastola.eus helbidera bidali behar dira. GAIAn “Ikus-entzunezkoa X kategoria” jarri behar da.

    4. Mezu elektronikoan hiru artxibo erantsi behar dira:

      • 1. artxiboa: ikus-entzunezkoaren izenburua:

        • Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua, egilearen izengoitia eta Ikastetxearen izena (azken datu hori, DBHko ikasleek bakarrik jarri behar dute)

      • 2. artxiboa: egilearen izengoitia:

        • Barnean: ikus-entzunezkoaren izenburua eta egilearen datuak (izen-abizenak, posta elektronikoa eta izengoitia).

      • 3. artxiboa: ikus entzunezkoa bera:

        • Ikus-entzunezkoaren hasieran izenburuak agertu beharko du, baina ezingo da egilearen daturik agertu.

SARIAK:

Abenduaren 18an jakinaraziko dira irabazleen izenak.

Euskararen Eguna Gau Beltza