HIZKUNTZAK

“Batuz Aldatu” dokumentuaren helburuak eta ardatzak garatzeko hitzordua

Ikastola
Donostia, Dokan

2022/02/10 7:00 pm

2022/02/10 9:00 pm

2021eko ekainean, Euskal Herri osoko 100 eragilek Batuz Aldatu dokumentua aurkeztu zuten: Hizkuntza-politiketan eragiteko adostasun soziala
 
Bertan helburu argi bat zehazten zen: Euskararen erabilera erosorako baldintzak sortu eta bermatu behar dira. 
 
“Batuz Aldatu” dokumentuan jasotzen diren helburu eta ardatzak arloz arlo garatu nahi dira orain, eragileen ekarpenekin aberasturik. Lehen urratsa, Batuz Aldatu euskalgintzan eta euskaltzaleen arteen hedatzea izango da.
 
Datozen asteetan solasaldiak antolatuko dira, eta bertara joateko deialdia zabaldu nahi dizuegu. Solasaldi horiek Batuz Aldaturen edukiaz hitz egiteko izango dira, aurrera begirako egitasmoez eta eragileen ekarpenak jasotzeko. Paul BIlbao Kontseiluko Idazkari nagusia izango da bertan eta bide batez, EAEko Hezkuntza Lege berriaren harira, abenduan hezkuntzako eragile nagusiekin batera aurkeztu zen Euskaraz Hezi, Berdintasunez Hezi proposamena azaltzea ere nahi dute.
 
Donostian antolatuko da lehen solasaldian galdera honi erantzun nahi genioke: Zein ekarpen egin dezakete eragileek hizkuntza politiketan eragiteko? 
 
Hitzordua: Otsailaren 10ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan DOKA Kafe-antzokian izango da eta zure presentziarekin kontatu nahiko genuke. Guztion hitza eta ahotsa ongi etorriak izango dira. 
 
Izen ematea egin ezazue lotura honetan edo haizpea@kontseilua.eus helbidera idatziz.