HIZKUNTZAK

[Baso-eskola] Familia berrientzako bisita/bilera

Familiak
Añabitarte

2022/09/20 5:30 pm

2022/09/21 7:00 pm

Añabitarteko baso-eskolara aurten lehenengoz joango diren seme-alabak dituzten familientzako aurkezpen- bisitak antolatu dira basoko lan egiteko modua, helburuak eta saio baten funtzionamendua ezagutzeko. Haurrak ere etor daitezke baso-eskola ezagutzera.

Bi aurkezpen-bilera egingo dira: lehena irailaren 20an (euskaraz) eta bigarrena irailaren 21ean (gaztelaniaz). Arratsaldez izango dira biak, 17:30ean. Etortzeko asmoa izanez gero, inprimaki hau bete behar da, beranduenez, irailaren 19an.

Haurrekin egin ohi den saio beretsua izango denez, eguraldia aintzat hartuz, arropa egokia ekartzea eskatzen da.