Abenduaren 15ean, DBH 4. mailako ikasleek ahozko euskal literaturari buruzko “Baga, Biga, Higa” emanaldia eskainiko dute Niessen Kulturgunean. 1. ebaluazioan zehar euskal ahozkotasuna eta kulturari dagozkion hainbat kontu landu ondoren, iritsi da ahoz aho jaso eta mendeetan zehar euskaldunok memorian gordeta izan duguna oholtza gainera ekartzeko garaia.
Ikasleek bereziki euren aitona-amonak izango badituzte ere hartzaile, hala nahi duen herritarrak edota Ikastolakideak ere eskuragarri du gonbidapen txartela. Gonbidapena nahi duenak, egunean bertan, hau da, abenduaren 15ean, Niessengo txarteldegian izango du horretarako aukera (edukiera bete arte). Aurrez erreserbarik egin nahi izanez gero, idatzi Inikaz edo emailez (arreta orokorrera) edo deitu Ikastolara.