HIZKUNTZAK

“Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez!” manifestazioa Baionan

Baiona

2023/04/22 5:00 pm

2023/04/22 8:00 pm

Ipar Euskal Herriko euskalgintzako eragile guztiek manifestazioa deitu dute datorren apirilaren 22rako Baionan (Suprefaturatik, 17:00etan), “Azterketak euskaraz. Euskarari trabarik ez!” lelopean. Seaska ere deitzaileen artean da. Hemen irakur dezakezue albistea, eta deialdiaren xehetasunak ezagutu.

Ikastolon ikuspegi nazionalagatik, gure kokapen geografikoagatik eta Zubiak Eraikiz egitasmoan bidaide ditugun hainbat Ikastola Ipar Euskal Herrikoak direlako, aproposa iruditzen zaigu Orereta Ikastolako komunitatea zein hala nahi duen herrikide oro apirilaren 22ko manifestaldian parte hartzera gonbidatzea.

Ikastolak hara joateko autobusa antolatuko du, 13€ (helduak) edo 8€-ren (haurrak) truke. Manifestaziora Ikastolak antolatutako autobusean joan nahi izanez gero, bete beheko inprimakia horren berri emanez. Apirilaren 20a da horretarako azken eguna. Ostean, xehetasunak helaraziko dizkiegu izena eman dutenei.

Argazkia: Berria egunkaria | Guillaume Fauveau