HIZKUNTZAK

Aiako Harriko bihotzera joango dira Urdabururen 4. etapan

2022/03/27 8:00 am

2022/03/27 2:00 pm

Ikasturte honetako Urdaburuko 4. etapa izango da datorren martxoaren 27an, igandean. Oraingo honetan, Aiako Harrien bihotzera joango dira.

Kontuan izan gaur irekitzen dugun izen ematea martxoaren 27rako dela; oraindik martxoaren 20ko irteera egin gabe dago, eta horretarako ere izen ematea irekita dagoela. Beraz, izen ematean kontuz datekin.

Gogoratu LH3tik DBH4ra bitarteko gure ikasle eta zuen seme-alabei mendiaz lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea dela.

Gainera, oraingo honetan, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Irteerarako hainbat ohar:

● Irteera ordua: Goizeko 08:00etan Iztieta autobus geltokian.

● Iritsiera ordua: Eguerdiko 14:00ak aldera, geltoki berera.

● Irteeraren prezioa: Ikasleek: 5 € (anai arreben kasuan, bien kuota 8 €koa izango da), gurasoek 13 €. Errezibo bidez kobratuko zaizue.

  • Irteera honek domina lortzeko bi puntu balio ditu.

  • Eraman beharrekoa: botak eta motxilan ura eta ogitartekoa. (Ez da inor onartuko aldatzeko oinetako eta arropik gabe).

MARTXOAren 27ko irteeran izen emateko bete ondorengo inprimakia:

Izen emateko epea martxoaren 25ean, goizeko 9:00etan, bukatuko da.