HIZKUNTZAK

Aiako Harrien proiektuaren azken etapa

Aiako Harriak

2022/05/29 8:00 am

2022/05/29 6:00 pm

Ikasturte honetako Urdaburuko Aiako Harrietako proiektuaren azken etapa izango da datorren maiatzaren 29koa. 13 kilometrotako ibilbidea egin ostean, nahi duenak, Arritxulon bazkaltzeko aukera izango du. Ikasleen familiartekoren bat (anai-arreba, aita-ama) ez baldin bada mendira joan bazkaltzera joateko aukera izango du.

Gogoratu LH3tik DBH4ra bitarteko gure ikasle eta zuen seme-alabei mendiaz lagun artean zein familian gozatzeko aukera paregabea dela.

Gainera, oraingo honetan, gurasoek ere parte hartzeko aukera izango dute.

Irteerarako eta bazkariko hainbat ohar:

● Irteera ordua: Goizeko 08:00etan Iztieta autobus geltokian.

● Iritsiera ordua: Arratsaldeko 18:00ak aldera, geltoki berera. (Arritxulon bazkaria izango da)

● Irteeraren prezioa (bazkaria aparte): Ikasleek: 5 € (anai arreben kasuan, bien kuota 8 €koa izango da), gurasoek 13 €. Errezibo bidez kobratuko zaizue.

● Bazkariaren prezioa: haurren menuak 10 € eta helduenak 18 €. Bazkaria jatetxean ordainduko da. Mendira eta bazkarira gurasorik gabe doazen ikasleek begiraleei geltokian eman beharko diete dirua.

● Bazkariko menua:
– Haurren menua: makarroiak, oilaskoa edo xolomoa (zehazteke dago) eta izozkia.
– Helduen menua: pasta entsalada, oilaskoa edo xolomoa (zehazteke dago) eta flana (edaria barne: ardoa-sagardoa).

● Irteera honek domina lortzeko hiru puntu balio ditu.


● Eraman beharrekoa: botak eta motxilan ura eta ogitartekoa. (Ez da inor onartuko aldatzeko oinetako eta arropik gabe).

● Ibilaldia joan nahi duenak, baina bazkarira ez, gogoratu, eguerdian, txangoa bukatzean, ez dela jaisteko autobusik izango. Beraz, bere bila norbait Arritxulora joan beharko da 14:30ak baino lehen.

● Bazkarira bakarrik joan nahi duenak bere kabuz igo eta jaitsi beharko du.

Maiatzaren 29ko irteeran izen emateko, bete ondorengo inprimakia maiatzaren 19a, goizeko 9:00ak baino lehen: