HIZKUNTZAK

Adaxka Berriak: Baionako festa

Baionako Lauga aretoa

2023/04/02 9:00 am

2023/04/02 2:00 pm

Kilometroak 23-ko ekimenen artean, Adaxka Berriak izeneko proiektua dugu. Proiektu honen bidez, Ikastolako 2. mailako ikasleak, Ziburu eta Hendaiako Ikastoletakoekin batera, tradiziozko 6 euskal kanten moldaketak ikasten ari dira, Landarbaso Abesbatzaren eskutik. Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioa eta Euskal Kultur Erakundea (Ipar Euskal Herrian euskararen eta euskal kulturaren garapena eta hedadura helburu dituen erakundea) ditugu bidaide proiektu honetan. 

Adaxka Berriak ekimenaren azken helburua maiatzaren 20an Musikasteren baitan kontzertu bat eskaintzea bada ere, horren aurretik beste zita bat izango dugu. Izan ere, Herri Urratsen 40 urteurrena eta Pirritx, Porrotx eta Marimototxen 35. urteurrenera gonbidatu gaituzte. Baionan izango da festa, apirilaren 2an, 11:00etan hasita.

Ekimenean parte hartzen ari diren 2. mailako ikasleek doan joan eta sartu ahal izango dute festara. Gainontzeko ikastolakideek:

  • emankizunerako sarrera (10€) Xenpelar Kulturdendan, Arkaitza tabernan, Kilometroak dendan eta www.herriurrats.eus webgunean eros dezakezue. www.kilometroak.eus-en ere laster egongo da horretarako aukera.
  • herritik Baionara joateko autobusa antolatuko du Ikastolak. 09:00etan aterako da herritik eta 14:00etarako etorriko da bueltan. 13€ (helduak) edo 8€ (haurrak) balioko du joan-etorriko txartelak. Behar bezala antolatu ahal izateko, bete beheko inprimakia Ikastolak antolatutako autobusean joateko asmoa baldin baduzue. Martxoaren 28a da izena emateko azken eguna. Apuntatu direnekin harremanetan jarriko gara xehetasunen berri emateko, ondoren.