HIZKUNTZAK

24. KORRIKAko lekuko-hartzeak

Familiak
Orereta-Errenteria

2026/03/25 8:00 am

2026/03/25 12:00 am

Aurtengo edizioan, gure ikastolak bi lekuko-hartze izango ditu martxoaren 25ean, herritik pasatzen denean.

Horietako bat, Orereta ikastolak erositakoa da eta bestea herriko ikastetxe guztion artean partekatutakoa. Gurea den lekuko-hartzeari dagokionez, edizio honetan komunitateko langileei eramatea egokitzen zaie. Herriko ikastetxeekin partekatzen duguna, aldiz, hala nahi duten ikasleen artean zozketatuko da. Lekukoa eramatea egokitu zaion ikaslea heldu baten laguntzarekin joango da.

Zuen seme-alabak lekukoa eramateko zozketan parte hartzea nahi baduzue, eman izena hurrengo inprimakian edo ikastolako web orrian. Martxoaren 17an amaituko da inprimakia betetzeko epea eta hurrengo egunean jakinaraziko da lekuko-eramalearen izena. Zorte on!

24. KORRIKA: lekukoa eramateko zozketa (familiak)