Kilometroak 23ren baitan, maiatzaren 6an “12 orduz Erriolan” egitasmoa egingo dugu. 11:00etan hasi eta 23:00etara arte diziplina diferenteetako emanaldiak izango dira Lehendakari Agirren plazan (Linon) antolatuko ditugun hainbat espaziotan.
Gainera, egunari amaiera emateko Janus Lester musika taldeak Kilometroak 23rako konposatu duen “Erriola” abestia eskainiko du lehen aldiz jendaurrean. 21:45ean izango da hori, eta ondoren, 23:00ak arte, kontzertua emango du Berako taldeak.
“12 ORDUZ ERRIOLAN”: EGITARAUA
- 11:00-11:15: Aurkezpena eta Oreretako gazte sortzaileen emanalditxoa
- 11:15-11:30: Lur Korta ipuin kontalaria
- 11:30-12:30: Herri Arte Eskolako ikasleak: Klakea, Orkestra Txikia eta Erromeria
- 12:30-13:00: Lau Haizetara Euskaldun Topagunearen Kantujira
- 13:00-13:45: Beti Prest Dantza Taldearen Muxikoak
- 13:00-14:00: Hola Zirkua
- 14:00-14:20: Amulleta Danbor Kofradia
- 14:20-14:30: Orereta Ikastolako Familia Laukotea
- 14:30-14:50: Orereta Ikastolako DBH Banda
- 15:00-15:30: Orereta Ikastolako LHko ikasle sortzaileak
- 15:30-16:15: Hiruki festa familian: gimnasia akrobatikoa
- 16:15-16:25: Edu Magoa
- 16:15-17:15: Xenpelar Bertso Eskola
- 16:25-17:15: Soinuenearen turuta tailerra
- 17:15-17:45: Herri Arte Eskolako ikasleak: Balleta
- 17:45-18:45: Concha Rocieraren sevillanak
- 18:45-19:15: Kontzertua: Sageltarrak
- 19:15-19:25: Iraitz Apezetxearen diabolo saioa
- 19:15-20:00: Kontzertua: Lawless Records (FDLT, Traydeal, Blueice Davies eta Marc Moleman)
- 20:00-20:45: Kontzertua: Zilibito Records
- 20:45-21:45: DJ Iker Rodriguez
- 21:45-23:00: Kontzertua: Janus Lester eta Kilometroak 23ren abestiaren aurkezpena