HIZKUNTZAK
  • Ekimen herritarrak antolatzeko gurasoen parte-hartzea

Gure Ikastola 1960ko hamarkadan sortu zuten hainbat familiak, euskaran eta euskal kulturan oinarritutako kalitatezko hezkuntza behar zela eta posible zela sinestuta. Ametsa errealitate bihurtu zuten, elkarrekin lan eginez. 

Guraso haien ekimena eta ahalegina ezin ditugu ahantzi gaurko gurasook ere. Izan ere, Ikastola hezkuntza komunitate osoaren elkarlanaren fruita da: konpromisoa eta auzolana gure izatearen muinean daude. 

Horregatik, Ikastolak bizirik irautea nahi badugu, gure seme-alabak ikastolan matrikulatzen ditugun gurasooi eskatzen zaigu gure denboraren zati txiki bat proiektu honi eskaintzeko eta irakasleekin, hezitzaileekin, ikasleekin eta herriko beste eragile batzuekin batera, Ikastolak antolatu ohi dituen ekimenetan laguntzeko. 

Edonork lagundu dezake edozein ekimenetan, baina laguntza hori hobeto antolatzeko, ikasmaila bakoitzeko gurasoei ekimen jakin bat/batzuk esleitu dizkiegu. Hona zerrenda:

  • HAUR HEZKUNTZA
    • Baso Eskola (irteeretan laguntzeko, goizez): HH3, HH4 eta HH5
    • Inauteriak (mozorroak prestatzeko, dantzatzeko, hesiak jarri eta jasotzeko, haurrak janzten laguntzeko): HH3, HH4 eta HH5
    • Gau Beltza: HH3 eta HH4
    • San Tomas eguna (Esmalteria eta Lino): HH3 eta HH4
    • Eguberri bezperako kalejira (Olentzero eta Mari Domingi eramateko): HH4
    • Ikastolaren Eguna (antolaketa orokorra): HH5
  • LEHEN HEZKUNTZA
    • Eguberri bezperako kalejiraren antolaketa: LH1
    • Mari Domingiren Errepublika Magikoa (batez ere, asteburuetan): LH2
    • Ikastolaren Eguna: LH3
    • Ikasturteari ongietorri festa: LH4
    • Madalenak – Erriola gunea: LH5
    • Gau Beltza: LH6
  • DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA (berritze-prozesuan)

Maila bakoitzeko guraso ordezkariak arduratuko dira eginkizun hauek gogoratzeaz eta lantaldeak osatzeaz, ekimen bakoitzeko talde antolatzailearekin harremanetan.