Gizarte ekimenezko Orereta Ikastola Koop. E.ren estatutu sozialak
I. kapitulua. Izena, helburua, egoitza soziala, iraupena, jardueraren lurralde-eremua
-
1. artikulua. Izena
ORERETA IKASTOLA, KOOP. ELK. izenarekin, Orereta/Errenterian (Gipuzkoa), Irakaskuntza Kooperatiba bat eratu zen, Euskadiko Kooperatiben 11/2019 ETA 5/2021 Legeen, Printzipio eta Xedapenen arabera, eta ezarri beharreko gainerako aginduen eta estatutu hauetan eta, dagokionean, barne araudian xedatutakoaren arabera.
-
2. artikulua. Helburua
BAT.- Kooperatiba Elkarte honen helburua honako hau da: irakaskuntza-jarduera aurrera eramatea maila, etapa, ziklo, gradu eta modu guztietan, jakintzaren edo prestakuntzaren edozein arlotan. Halaber, eskolaz kanpoko jarduerak eta loturiko jarduerak egin ahal izango ditu, baita eskola-zerbitzu osagarriak, eta irakaskuntzako eta prestakuntzako jardueretarako lagungarriak direnak ere.
BI.- Elkarteak bazkideen seme-alaben heziketa kooperatiban egitea erabaki du, euren irakaskuntza-zentroetan, eta etorkizunean sor litezkeen berrietan, betiere irabazi-asmorik gabe, eta kooperatiba-itzulkinak banatzea debekatuta, honako balore hauen arabera:
a) Hezkuntza-prozesu osoa, ikaslearen ezagutza garatzeaz gain, sentimenen, mugimenduaren eta gizartearen alderdiak ere modu orekatuan hezteko.
b) Ikasle bakoitzaren beharretara eta erritmora egokitzen den hezkuntza-prozesua.
c) Metodologia orokorrean oinarrituko den irakaskuntza-ikaskuntza, kontzeptuak, prozedurak, jarrerak eta balioak aintzat hartuta.
d) Orereta Ikastolaren eta ingurune sozialaren ezaugarrietara egokitutako curriculuma garatzea.
e) Euskara komunikatzeko bitarteko orokorra izango duen eskola euskalduna, baina aldi berean, hezkuntza eleanitza indartuz.
f) Aniztasuna. Demokraziaren balioak garatzea (errespetua, elkartasuna, eztabaida eta komunikazioa, etab.), balio, ideia eta sentimendu ez-berdineko pertsonen elkarbizitza erraztearren.
g) Kudeaketa parte-hartzailea, antolaketa-egituran eskolako komunitate osoak parte har dezan eta ekarpenak egin ditzan.
h) Gurasoen, ikasleen eta langileen asmoak betetzeko helburua izango duen eskola.
i) Gipuzkoako Ikastolen Elkarteko ikastolekin lankidetzan arituko den eskola, eta irakaskuntzari eta hobekuntzari begira, harreman egonkorrak dituena. -
3. artikulua. Egoitza soziala
Honako hau da ikastolaren egoitza soziala: Zamalbide auzoa 14, Orereta/Errenteria (20100); Zuzendaritza Kontseiluak egoitza soziala aldatzea erabaki dezake, udalerri berean izanez gero.
-
4. artikulua. Iraupena eta lurralde-eremua
BAT.- Kooperatibak iraupen mugagabea izango du, eta fundazio-eskritura publikoa egilesten denean emango die hasiera eragiketei.
Kooperatibaren ekitaldi ekonomikoa ikasturtearekin bat etorriko da. Hau da, irailaren 1etik abuztuaren 31ra artekoa izango da.
BI.- Kooperatibaren jarduteko lurralde-eremua Gipuzkoa izango da, baina Batzar Nagusiak erabakitzen duen edozein eremutara zabal daiteke, Estatutu
Sozialak aldatuta.
II. kapitulua. Bazkideak
-
5. artikulua. Bazkide izan daitezkeenak
BAT.- Bazkide Erabiltzaileak.
Kooperatiba honetan seme-alabak edo tutoretzapekoak dituzten gurasoak, ordezkariak edo tutoreak.
BI.- Bazkide laguntzaileak.
Bazkide laguntzaile izan daitezke, kooperatibaren helburu soziala guztiz bete gabe, betetzen lagun dezaketen pertsona fi sikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak.
Bazkide laguntzaile izan daitezke honako hauek:
a) Orereta Kultur Elkartea zenaren bazkide oro, bazkide erabiltzaile ez badira.
b) Kooperatibaren jardueraren zuzeneko onuradun izateari uzten dioten bazkideak bazkide laguntzaile izan daitezke.
c) Kooperatibako langileak bazkide laguntzaile izan daitezke.
d) Kooperatibaren jardueran zuzenean parte hartzen ez duten pertsona fisikoak edo juridikoak, betiere helburu soziala betetzen lagun badezakete, eta gainerako bazkideekin interes komuna agertzen badute.Bazkide laguntzaileak onartzeko erabakiak Artezkaritza Kontseiluak hartuko ditu, eta erabaki horietan onartuen lankidetza-baldintzak, eta gainerako eskubide eta betebeharrak zehaztuko ditu; bazkide laguntzaileak denbora jakin baterako izan daitezke. Nolanahi ere, 12 eta 13. artikuluetan zerrendatutako betebeharrak eta eskubideak izango dituzte, espezifi koekin bateragarri eta itundutako lankidetzarekin bateragarri izanez gero.
Bazkide laguntzaileen kopurua ez da botoen herena baino handiagoa izango, ez Batzar Nagusirean, ez Artezkaritza Kontseiluan.
-
6. artikulua. Onartuak izateko baldintzak
Bazkide-izaera lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:
a) Artezkaritza Kontseiluaren Presidenteari zuzendutako onarpen-eskaera egitea, kooperatibako bazkide izateko (mota batekoa edo bestekoa) eskubidearen egiaztagiriarekin batera.
Ikasleen gurasoek edo legezko ordezkariek bazkide erabiltzaile-izaera lortuko dute, Artezkaritza Kontseiluak onartu eta ikastolan gutxienez ikaspostu bat ematen dietenean.
b) Estatutu hauetan eta indarreko gainerako akordioetan aurreikusitako ekarpenei eta erantzukizun osagarriei buruzko konpromisoak onartzea onarpen-eskaeran. -
7. artikulua. Onarpenari buruzko baldintzak
BAT.- Artezkaritza Kontseiluari dagokio bazkideak onartzeko erabakiak hartzea.
BI.- Bazkideak onartzeko erabakiak bidezko arrazoiagatik soilik mugatu daitezke, hala nola:
a) Kooperatibaren zerbitzuaren gaitasunean.
b) Kooperatibaren antolaketan eta funtzionamenduan behar diren bazkide berrien premia objektiboetan.Eskaera bat ezin izango da onartu edo atzera bota, legez kanpoko edo hautazko bazterkeria-arrazoiak direla medio, helburu sozialari dagokionez.
-
8. artikulua. Onartzeko prozedura
BAT.- Onarpen-eskaera idatziz egingo zaie administratzaileei, eta horiek gehienez hirurogei eguneko epea izango dute erabakia hartzeko, eskaera jasotzen dutenetik.
BI.- Epe hori igaro eta ebazpen espresurik eman ez bada, onarpena ontzat eman dela ulertuko da.
-
9. artikulua. Onarpenari aurka egitea
BAT.- Ukatzeko erabakiaren aurka errekurtsoa jarri ahal izango du eskatzaileak Batzar Orokorraren aurrean, hogei eguneko epean, ukatzeko erabakia jakinarazten denetik zenbatzen hasita. Egiten den lehenengo Batzar Orokorrak, isilpeko bozketa bidez, ebatzi beharko du.
Bi kasuetan, nahitaezkoa izango da interesdunari aldez aurretik entzutea.
BI.- Onartzeko erabakia Batzar Orokorraren aurrean errekurritu ahal izango da, gutxienez bazkideen %10ek eskatuta, onartzeko erabakia jakinarazten denetik hogei eguneko epean.
Lan bazkidea bada, onartzeko erabakia aurkaratu ahal izango da, gainera, gutxienez lan bazkideen %20k eskatuta.
Batzar Orokorrak egiten duen lehen bileran ebatziko du, isilpeko bozketa bidez. Nahitaezkoa izango da interesdunari aldez aurretik entzutea.
-
10. artikulua. Eskubide eta betebehar sozialen hasiera
Eskubide eta obligazio sozialak onartzeko erabakia hartzen den egunean hasiko dira ondorioak sortzen.
Erabaki horri aurka egiten bazaio, baliogabetuta geratuko da eskudun organoak ebatzi arte.
-
11. artikulua. Erantzukizunak
BAT.- Bazkideek kooperatibaren eragiketa sozialetan duten erantzukizun ekonomikoa honako hau da: izenpetu dituzten kapital sozialari egin beharreko ekarpenen zenbatekoa, ez besterik.
BI.- Ordaindu beharreko ekarpenen zenbatekoa zehaztu ondoren, baja hartzen duen bazkideak ez du inolako erantzukizunik izango berak baja hartu aurretik kooperatibak egindako zorretan.
-
12. artikulua. Bazkideen betebeharrak
BAT.- Bazkideek honako betebehar hauek dituzte:
a) Dei egiten zaienean, Batzar Nagusiaren eta gainerako organoen bileretara bertaratzea.
b) Karguren baterako hautatzen dituztenean, kargu horiek onartzea, bidezko arrazoirik dutenean izan ezik.
c) Bazkide izatearen ondoriozko obligazio ekonomikoak beren gain hartzea.
d) Kooperatibaren helburua osatzen duten jardueretan parte hartzea. Horretarako, Koope-ratibako
bazkide mota bakoitzarentzat, parte hartzeko modulo edo gutxieneko arau gisa, honoko hauek fi nkatuko dira:
Bazkide erabiltzailtzaileentzat: beraien seme- alaba edo beraien ardurapean daudenak Kooperatibara bidaltzea bertan ematen diren irakaskuntza zikloetan, edo eskatzen dituzten zerbitzuak erabil ditzaten, eta une bakoitzean finkatuko diren aldizkako aportazio edo kuotak ordaindu ditzaten.
Bazkide laguntzaileentzat: Kooperatibaren esanetara egotea, kolaboratzeko eta eskazen zaizkien eginkizunak betetzeko, gizarte-objektuaren garapen eta hobekuntzari begira.
e) Kooperatibaren barruan giro sozial egokia eta errespetuzko elkarbizitza lortzen laguntzea.
f) Kooperatibaren berezko xedeekiko jarduera lehiakorretan ez aritzea, Artezkaritza Kontseiluko kideek espresuki baimendutakoak ez badira behintzat, eta jarduera lehiakorretan aritzen direnei ez laguntzea.
g) Kooperatibak gizartean duen izen ona nahita zikinduko duten adierazpen publikorik ez egitea.
h) Legezko arauek eta Estatutu hauek ezarritako gainerako guztiak.BI.- Betebehar hauek berdinak dira bazkide guztientzat, eta legezko eta estatutuetako arauei eta kooperatibaren organoek hartutako baliozko erabakiei jarraiki beteko dira.
-
13. artikulua. Bazkideen eskubideak
BAT.- Bazkideek honako eskubide hauek dituzte:
a) Kooperatibaren organoetako karguetarako hautatzea eta hautatuak izatea.
b) Batzar Nagusirean eta partaide diren beste organo guztietan erabakiak hartzerakoan hitz eta botoarekin parte hartzea.
c) Kooperatibaren jardueretan eta zerbitzuetan parte hartzea.
d) Bere eskubideez baliatzeko eta betebeharrak betetzeko beharrezko informazioa jasotzea.
e) Kapital sozialaren ekarpenak eguneratzea eta itzultzea, dagokionean.
f) Legezko arauek eta Estatutu hauek ezarritako gainerako guztiak.
g) Hurrengo artikuluan ezarritakoaren arabera, informazioa eskatzea.BI.- Eskubide sozial hauek berdinak dira bazkide guztientzat, eta legezko eta estatutuetako arauei eta kooperatibaren organoek hartutako baliozko erabakiei jarraiki baliatuko dira.
-
14. artikulua. Informazio-eskubidea
BAT.- Bazkideak informazio-eskubideaz baliatu ahal izango dira legean, Estatutuetan edo Batzar Nagusiaren erabakietan aurreikusitakoaren arabera, eta bazkideei eskubide hori baliatzeko eta errazteko egoki iritzitakobitartekoak ezarri ahal izango dira.
BI.- Bazkide guztiek honako eskubide hauek izango dituzte:
a) Kooperatibaren Estatutu Sozialen kopia bat eskatzeko, eta dagokionean, Barne Araudiaren kopia.
b) Kooperatibako Bazkideen Erregistro Liburua eta Batzar Nagusireko Akta Liburua aztertzea, eta arrazoitutako eskaera egin ondoren, Batzar Nagusireko aktaren eta bertan hartutako erabakien kopia ziurtatua lortzea, baita Bazkideen Erregistro Liburuko inskripzioen ziurtagiria jasotzea ere.
c) Bazkideari eragiten dioten gaietan, Artezkaritza Kontseiluko kideek hartutako erabakien kopia ziurtatua eskatzea.
d) Administratzaileei eskaera egin ondoren, gehienez hilabeteko epean, kooperatibarekiko bere ekonomia-egoerari buruzko informazioa jasotzea.HIRU.- Kooperatibaren funtzionamenduari edo emaitzei buruz, beharrezkotzat jotzen dituen argibideak edo txostenak eskatu ahal izango dizkie bazkide orok administratzaileei; eskaera jasotzen denetik hamabost egun igaro ondoren, egiten den lehendabiziko Batzar Nagusirean erantzun beharko da.
LAU.- Ekitaldiko kontuak edo beste edozein proposamen ekonomiko aztertuko diren Batzar Nagusian, bazkideek ahoz eskatu ahal izango dituzte horiei buruzko azalpenak edo argibideak. Horretarako, kontuen dokumentuak kooperatibaren egoitza sozialean ikusteko moduan egongo dira, bazkideek deialdiko epean aztertzeko aukera izan dezaten. Epe horretan, bazkideek azalpen horiek idatziz ere eskatu ahal izango dituzte, betiere Batzar Nagusia baino gutxienez bost egun lehenago, Batzarra burutzen denean erantzun diezaieten.
BOST.- Goiko BAT atalean ezarritako eskubidea alde batera utzi gabe, gutxienez boto guztien %10 biltzen duten bazkideek beharrezkotzat jotzen duten informazioa idatziz eskatu ahal izango dute, noiznahi. Artezkaritza Kontseiluko kideek idatziz eman beharko dute eskatutako informazioa, gehienez ere hogeita hamar laneguneko epean.
SEI.- Nolanahi ere, Artezkaritza Kontseiluko kideek kooperatibaren ekonomia eta gizarte arloko aldagai nagusien berri eman beharko diete bazkideei edo horiek ordezkatzen dituzten organoei, gutxienez hiruhilean behin, eta bide egokienaz baliatuz.
ZAZPI.- Kontseilu Errektoreak informazio eskaera ausarkeriaz edo oztopatzeko asmoz egina denean edota informazioa emateak Kooperatibaren interes legitimoak arriskuan jartzea dakarrenean baino ezingo du ukatu informazioa. Hala ere, ez da salbuespen hori egingo ukatutako informazioa Batzar Orokorraren ekitaldian eman behar denean eta informazio eskaera bertaratutako eta ordezkatutako botoen erdiek baino gehiagok babesten dutenean, eta, gainerako kasuetan, hala erabakitzen dutenean Batzar Orokorrak, informazioa eskatu duten bazkideek jarritako errekurtsoaren ondorioz.
Nolanahi ere, eskatzaileek Kontseilu Errektorearen ukoa aurkaratu ahal izango dute, Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legearen, abenduaren 20koaren, 25. eta 51. artikuluetan xedatutakoaren arabera.
ZORTZI.- Hain zuzen, erakundearen desegitearekin, kooperatibaren irakaskuntza-jardueraren amaierarekin, edo kooperatibaren hezkuntza-titulartasuna edo ondareak erakunde publikoei edo pribatuei ematearekin loturik egon daitekeen kooperatibaren prozedura edo kudeaketa ororen berri emango zaio Zaintza Batzordeari, berehala eta egiten den aurreneko Batzarrean.
-
15. artikulua: Bazkideen borondatezko baja
BAT.- Bazkide guztiek nahi dutenean har dezakete baja kooperatiban, administratzaileei 2 hilabeteko aurrerapenarekin idatziz jakinaraziz gero, ezinbesteko kasuetan izan ezik.
BI.- Aurrez jakinarazteko epea betetzen ez bada, justifi katu gabeko bajatzat hartuko da, betiere kasu bakoitzaren gorabeherak aztertuta, kooperatibako Artezkaritza Kontseiluko kideek aurkakorik erabakitzen ez badute. Hala ere, bete behar zituen jarduerak eta zerbitzuak betetzea eska dakioke bazkideari, baita dagokion kalte-galeren ordainketa egitea ere.
HIRU.- Bazkideak kooperatibarekiko lehiakorrak diren jarduerak egin behar baditu, borondatezko baja justifi katu gabekotzat joko da.
LAU.- Kooperatibak bat egin edo zatitu, mailaz aldatu, helburu sozialaren funtsa aldatu edo kapitalari nahitaezko ekarpen gehiago eskatu behar duenean, Batzar Nagusirean kontra bozkatu duen edo Batzarrean egon gabe, ados ez dagoela adierazi duen bazkidearen baja justifi katutzat hartuko da.
-
16. artikulua. Bazkideen nahitaezko baja
BAT.- Estatutu hauetan eskatutako baldintzaren bat betetzen ez duen bazkideak nahitaezko baja hartuko du.
Nahitaezko baja Artezkaritza Kontseiluko kideek erabakiko dute, interesatuari ofi zioz entzun ondoren, beste edozein bazkidek edo interesatuak berak eskatzen badu.
Bazkide erabiltzaileak izaera hori galduko du bere seme edo alabak ikastola uzten duenean. Kasu horretan, automatikoki bazkide laguntzaile izatera igaroko da, espresuki kontrakorik adierazi ezean.
BI.- Administratzaileen erabakia Batzar Nagusirean berretsi dela jakinarazten denean edo errekurritzeko epea igaro ondoren betearazi behar da.
Erabakia betearazten ez den artean, bazkideak Batzar Nagusirean botoa emateko eskubideari eutsiko dio.HIRU.- Nahitaezko baja justifikatutzat hartuko da bazkideak bazkide izateko baldintzak betetzeari uztea kooperatibarekiko betebeharrak ez betetzeko borondatearen, edo nahitaezko baja horrekin etekina ateratzeko borondatearen ondorio ez denean.
LAU.- Artezkaritza Kontseiluko kideek kalifikazioari edo ondorioei buruz hartutako erabakiarekin ados ez dagoen bazkideak Batzar Nagusiaren aurrean errekurritu ahal izango du, Euskadiko Kooperatibei buruzko 11/2019 Legearen 27.5 artikuluan xedatutakoari jarraiki.
III. kapitulua. Diziplina sozialeko arauak
-
17. artikulua. Bazkideen hutsegite-motak
BAT.- Kooperatibaren barruan giro sozial egokia eta erantzukizunekoa bermatzearren, eta bazkideen arteko errespetuzko elkarbizitza eta kooperatibaren ekonomia-kudeaketari inolako eragozpenik ez jartzeko, hurrengo artikuluetan diziplina sozialeko arauak zehaztuko ditugu.
BI.- Bazkideek egindako hutsegite sozialak arinak, larriak edo oso larriak izan daitezke, garrantziaren, ondorioen edo asmoaren baitan.
a) Hutsegite arintzat honako hauek hartuko dira:
– Kooperatibaren antolamendu eta garapen egokirako ezarritako arauak ez betetzea.
– Behin izanik ere, ezjakintasun barkaezinagatik Estatutuko eta legeetako aginduak eta funtzionamendu-arauak ez betetzea.
– Dei egiten zaienean, ekintza sozialetara, eta bereziki, Batzar Nagusiretara ez bertaratzea, arrazoi justifi katurik gabe.
– Zuhurtziagabekeria edo arduragabekeria barkaezina, kooperatibaren interesei kalterik eragiten ez badio.
b) Hutsegite larritzat honako hauek hartuko dira:
– Hutsegite arinak berriz egitea, gehienez urtebeteko epean.
– Kargu sozialen baterako hautatzen dituztenean, administratzaileen ustez, justifikatutako arrazoirik gabe kargua ez onartzea edo karguari uztea, edo kargua arduraz ez betetzea.
– Estatutu hauetan aurreikusitako ekonomia betebeharrak betetzerakoan atzeratzea.
– Bazkide bakoitzaren lanak eta erantzukizunak oztopatzen dituzten engainuzko egite edo ez-egiteak.
c) Hutsegite oso larritzat hartuko dira honako hauek:
– Hutsegite larriak berriz egitea, gehienez urtebeteko epean.
– Eskudun organoek hartutako baliozko erabakiak nabarmen ez betetzea.
– Kooperatibaren interes materialen edo izen onaren kalterako izan daitezkeen jarduerak edo gertakariak egitea.
– Administratzaileei dagozkien eginkizunak bere gain hartzea.
– Postaren zabaltzea edo kooperatibarentzat baino ez diren agiriak agerraraztea, edo isilean gorde beharreko datuak erakustea kanpokoei.
– 12. artikuluan aurreikusitako betebeharrak behin eta berriz ez betetzea.
– Kooperatibaren oinarri sozialen aurkako jarrera sistematikoa eta proselitismo publikoa.
– Kooperatibaren eta bazkidearen irudia edo izen ona zikintzen duten jarduerak egitea ohiko moduan, eta nabarmen.
– Bazkide bakoitzaren lana eta erantzukizunak larriki oztopatzen dituzten engainuzko egiteak edo ez-egiteak. -
18. artikulua. Hutsegiteengatik ezarritako zigorrak
BAT.- Hutsegite arinengatik:
– Idatzizko kargu-hartzea.
– Bozkatzeko eskubidea etetea, urtebete arteko epean.BI.- Hutsegite larriengatik:
– Lehenengo ataleko aurreko guztiak.
– Idatzizko ohartarazpena; Artezkaritza Kontseiluko kideek egoki iritziz gero, publiko egin ahal izango dute.
– Bozkatzeko eskubidea etetea, bi urte arteko epean.
– Administratzaile edo kooperatibako edozein organo sozialetako kide izendatzeko gaitasungabetzea, agintaldi batean.HIRU.- Hutsegite oso larriengatik:
– Lehenengo eta bigarren ataletako aurreko guztiak.
– Botoa emateko eskubidea edo zenbait eskubide sozial etetea 3 urte arteko epean.
– Administratzaile edo kooperatibako edozein organo sozialetako kide izendatzeko gaitasungabetzea, bi agintaldiz.
– Kanporatzea. -
19. artikulua. Zigortzeko prozedura
BAT.- Hutsegiteengatik ezarritako zigorrak jartzea Artezkaritza Kontseiluaren konpetentzia da, dagokion espedientea ireki ondoren.
Hutsegiteen espedienteen agiri guztiak ale bikoitzean beteko dira, eta ale bat Kooperatiban artxibatuta geratuko da.
BI.- Karguen plegua Bideratzaile batek edo batzuk –hiruk baino gehiagok ez- formulatuko dute, Artezkaritza Kontseiluak bere baitatik izendatuak, eta beraiek jakinaraziko diote errua egotzitako bazkideari hutsegitearen behin-behineko kalifi kazioa, dagokion zigor-proposamena eta errekurtsorako epea, zein ezin izango den 10 egun baino gutxiagokoa komunikazio datatik aurrera.
Errekurtso plegua –bazkidearen esku egongo da honen formulazioa- Artezkaritza Kontseiluari zuzenduko zaio, hutsegite sozialen kasuan interesatuak lehenago audientzia onartuko duelarik, eta hark bere erabakia hartuko du hutsegitearen kalifi kazioa eta behin-betiko zigorra ezarriaz.
HIRU.- Hutsegite larri eta oso larrien kasuan, Artezkaritza Kontseiluaren erabaki zigortzaileak Batzar Nagusian errekurritu daitezke, bere komunikaziotik 30 eguneko epean. Afektatuek erresoluzio horiei aurka egiteko aukera izango dute, 11/2019 Legearen 41. artikuluan ikus daitekeen prozesu-tramitearen bidez.
LAU.- Hutsegite arinak hilabeteko epean baliogabe gertatuko dira, larriak bi hilabetetan, eta oso larriak hiru hilabetetan.
Baliogabetzeko epea kontatzen hasten den unea, Artezkaritza Kontseiluak hutsegitearen berri duen unea da, edo, bestela, hutsegitea egin eta hamabi hilabete beranduago baliorik gabe gertatuko da.
Baliogabetzeko epea moztua geratzen da prozesu zigortzailea hasterakoan, eta berriro jarraitzen du lau hilabeteko epean ez bada erabakirik hartzen eta jakinarazten.
BOST.- Zigor guztiak betearaztekoak izango dira, errekurtsorako epea erabili gabe agortu eta hurrengo egunetik aurrera, edo behin-betiko erabakia hartua egonez gero.
-
20. artikulua. Kanporatzea
BAT.- Estatutu hauetan aurreikusitako hutsegite oso larriengatik soilik erabaki ahal izango dute Artezkaritza Kontseiluko kideek bazkideren bat kanporatzea, horretarako bideratutako espedientearen ondorioz eta interesatuari entzun ondoren. Espedientea irekitzea agindu zenetik hasi eta gehienez bi hilabeteko epean jasoko da kanporatzeko erabakia. Epe hori igaro eta erabakia jaso ez bada, espedientea automatikoki artxibatuta geratuko da.
BI.- Bazkideak kanporatzeko erabakia errekurritzeko aukera izango du Batzar Nagusian, jakinarazten zaionetik hogeita hamar eguneko epean.
HIRU.- Batzar Nagusirean errekurtsoa aurkezten denetik hasita, gehienez hiru hilabeteko epean ebatzi beharko da, interesatuari entzun ondoren. Epe hori iragan ondoren, ebatzi eta jakinarazi ez bada, errekurtsoa onartu dela ulertuko da.
LAU.- Kanporatzeko erabakia Batzar Nagusian berretsi dela jakinarazten denean edo errekurritzeko epea igaro ondoren betearazi behar da.
BOST.- Batzar Nagusiak berretsi ondoren, 11/2019 Legearen 41. artikuluan araututako prozesu-bidearen arabera, kanporatze-erabakiari aurka egin ahal izango zaio.
IV. kapitulua. Kooperatibaren ordezkaritza eta kudeaketa
-
21. artikulua. Organo sozialak
BAT.- Kooperatiba organo sozialez osatua dago, eta organo bakoitza bere eskumenen titular bakarra izango da; honako hauek dira organo sozial horiek:
– Batzar Nagusia.
– Artezkaritza Kontseilua.
– Zaintza Batzordea.BI.- Kooperatibaren eraginkortasunerako eta garapenerako egoki iritzitako organoak sortu ahal izango ditu Kooperatibak, kasuan-kasuan zehazten dituen eginkizunekin eta ahalmenekin, Legeak nahitaezko organoei espresuki emandakoak izan ezik.
Zehazki, Administrazio Publikoarekiko hezkuntza-hitzarmenen erregimenean ezarritako baldintzak betetzeko adina organo izango ditu Kooperatibak.
-
22. artikulua. Batzar Nagusia
BAT.- Batzar Nagusia bazkideen bilgunea da, eurei dagokien gaiei buruz hausnartzeko eta erabakiak hartzeko.
Batzar Nagusiaren erabakiak eraginkorrak dira erabakia hartzen den egunean bertan, eta bazkide guztiak barne hartzen dituzte.
BI.- Batzar Nagusiari dagokio, ez beste inori, honakoerabaki hauek hartzea:
a) Artezkaritza Kontseiluko kideak, Zaintza Batzordeko kideak eta likidatzaileak izendatzea eta kargutik kentzea, isilpeko botoaren bidez.
b) Kudeaketa soziala aztertzea, urteko kontuak onartzea, eta soberakinak banatzea edo galerak egoztea.
c) Nahitaezko ekarpen berriak erabakitzea, kapitalari egindako ekarpenek sortuko duten interesa ezartzea, eta sartzeko edo aldizkako kuotak.
d) Estatutu Sozialak aldatzea.
e) Bigarren mailako kooperatibak, kooperatiba-korporazioak eta antzeko erakundeak eratzea.
f) Kooperatibaren bat-egitea, zatiketa eta desegitea erabakitzea.
g) Kooperatibaren ekonomia, antolaketa edo funtzionamendu egituran aldaketa handia dakarren erabaki oro, hala nola:
– Kooperatibaren aktibo eta pasibo guztiak besterentzea.
– Helburu soziala aldatzea, kooperatiba sorrarazi zuten helburuak eta jarduerak ez badira errespetatzen eta zaintzen.
– Kooperatiba-mota aldatzea.
– Indarreko legearen edo Estatutu hauen ondoriozko beste edozein.
h) Kooperatibaren Barne Araudia onartzea eta aldatzea.
i) Legeak ezarritako gainerako erabaki oro.HIRU.- Batzar Nagusian kooperatibarentzat interesgarriak diren gaiak eztabaidatu ahal izango dira,baina erabakiak hartzeko garaian, beste órgano sozialen baten eskumenekoak ez diren gaien inguruko nahitaezko erabakiak soilik hartu ahal izango ditu Batzar Nagusiak.
LAU.- Artikulu honen edo legezko arauen arabera, Batzar Nagusiarenak diren eskumenak ezin dira eskuordetu, salbuespen batekin: artikulu honetako e) ataleko 2. puntuan adierazitako kooperatiban integratzeko prozesuetarako aurreikusitakoa.
-
23. artikulua. Batzar Nagusiaren deialdia
BAT.- Artezkaritza Kontseiluko kideek egingo dute Batzar Nagusi ohiko edo ez-ohikoaren deialdia.
BI.- Ohiko Batzar Nagusia urtean behin deituko da, ekitaldi soziala itxi eta segidako sei hilabetetan, kudeaketa soziala aztertzeko, urteko kontuak onartzeko (bidezkoa baldin bada), soberakinen edo galeren banaketa erabakitzeko, eta eguneko Gai Zerrendako gainerako gaiak lantzeko.
Batzarrari dagokion beste edozein gai ere sartu ahal izango da Gai Zerrendan.
HIRU.- Batzar Nagusiaren saioak, aurreko atalean aipatutakoak izan ezik, ez-ohikoak izango dira, eta Artezkaritza Kontseiluko kideek deituta, edo Zaintza Batzordeak eskatuta, edo gutxienez boto guztien % 20 ordezkatzen duten bazkide-taldeak eskatuta bilduko da; eskaera frogatzeko moduan egin behar zaie administratzaileei, eta eztabaidatzeko gaiak eta proposamenak jasoko dituen Gai Zerrenda bat ere aurkeztu behar zaie eskaerarekin batera.
LAU.- Ekitaldi soziala itxi eta segidako sei hilabetetan egingo da Ohiko Batzar Nagusiaren deialdia. Epe horretan deialdirik egin ezean, bazkide orok eska diezaieke administratzaileei deialdia egitea, notario aurrean edo froga daitekeen bestelako moduan. Eskaera jaso eta handik hamabost eguneko epean, Artezkaritza Kontseiluko kideek deialdirik egiten ez badute, bazkideak egoitza sozialeko Lehen Auzialdiko Epaileari eska diezaioke deialdi judiziala egitea; epaile horrek Batzarra deituko du eta presidente nor izango den ere izendatu beharko du. Batzar Nagusi hori ohikoa izango da, deialdia epetik kanpo egin arren.
Ez-ohiko Batzar Nagusia noiznahi bilduko da, Artezkaritza Kontseiluko kideek deituta, Zaintza Batzordeak eskatuta, edo gutxienez boto guztien % 20 ordezkatzen duten bazkideek eskatuta; eskaera frogatzeko moduan egin behar zaie administratzaileei, eta eskaerarekin batera, eztabaidatzeko gaiak eta proposamenak jasoko dituen Gai Zerrenda bat ere aurkeztu behar zaie. Eskaera jasotzen denetik hogeita hamar eguneko epean ez bada Batzar Nagusiaren deialdia egiten, deialdi judiziala eskatu ahal izango da, aurreko zenbakian aurreikusitakoaren arabera.
BOST.- Batzar Orokorra biltzeko deialdia, nahitaez, sozietatearen egoitzan eta kooperatibak bere jarduera garatzen duen zentro guztietan jarriko da jendaurrean.
Kooperatibak bostehun bazkide baino gehiago baditu, egoitza sozialaren lurralde historikoan zabalkunde handia duen egunkari batean ere -idatzizkoa edo digitala- iragarriko da deialdia.Kooperatibak webgune korporatibo bat badu, sozietatearen webgunean argitaratutako iragarki baten bidez deituko da Batzar Orokorra, baldin eta web orri hori sortzea Batzar Orokorrak erabaki badu eta sortzeko erabakia Euskadiko Kooperatiben Erregistroan kooperatibarentzat irekitako orrian jasota badago. Kasu horretan, ez da aplikatzekoa izango aurreko lerroaldean ezarritako betebeharra.
Deialdian gutxienez datu hauek agertuko dira: bileraren ordua eta tokia, lehenengo, bigarren edo hirugarren deialdian, beraien artean gutxienez ordu erdiko aldearekin, eta Gai Zerrenda argi eta garbi, zehatz-mehatz eta behar adina xehetasunekin.Batzarra egin baino lehen, gutxienez hamar eta gehienez hirurogei eguneko aurrerapenarekin jarri behar da deialdia egoitza sozialean.
SEI.- Boto guztien % 10, gutxienez, ordezkatzen duen bazkide-talde batek eska dezake Gai Zerrendan gai bat edo gehiago sartzea, administratzaileei idazki bat helarazita, deialdia iragarri eta hurrengo bost egu- netan. Artezkaritza Kontseiluko kideek proposatutako gai horiek barne hartuko dituen Gai Zerrenda berria argitaratuko dute, gutxienez legeak eskatzen duen publizitatearekin, eta Batzarra bildu baino gutxienez lau egun lehenago.
ZAZPI.- Aurreko zenbakietan xedatutakoa alde batera utzi gabe, bilera baliozkoa izango da eta ez da deialdia egin beharko, bazkide guztiak bertan edo ordezkatuak baldin badaude, eta aho batez, Batzar Nagusiunibertsala eratzea erabakitzen badute; horrelakoetan, denek onartu eta sinatu beharko dute Gai Zerrenda eta bertaratutakoen zerrenda, baina ez da beharrezkoa izango bazkide guztiak gerora ere bertan izatea.
-
24. artikulua. Batzar Nagusiaren Funtzionamendua
BAT.- Batzar Orokorra era presentzialean edo ez-presentzialean egin ahalko da:
a) Era presentzialean denean, unibertsala ez bada behintzat, sozietatearen egoitza dagoen herrian egin beharko da, edo Kontseilu Errektoreak erabaki duen beste edozein lekutan, betiere hori justifikatzen duen arrazoiren bat dagoenean.
Geografikoki urruti dauden bazkideek parte hartu ahal izango dute, betiere horretarako borondatea adierazten badute eta Kontseilu Errektoreak aurrez onartzen badu, eta, horretarako, irudiaren eta soinuaren bi noranzko eta aldibereko komunikazioa ahalbidetuko da, ikusizko, entzumenezko eta ahozko interakzioa ahalbidetuko duen bideokonferentzia edo antzeko sistema baten bidez.
Kooperatibak boto digitalerako sistema bat erabili ahal izango du bertan dauden zein ez dauden pertsonentzat, botoaren eraginkortasuna eta konfidentzialtasuna bermatuko duena, botoa isilpekoa bada.
b) Era ez-presentzialean danean, Batzar Orokorra, osorik edo partzialki, modu telematikoan edo teknologiak aukera ematen duen antzeko beste edozein sistemaren bidez egin ahalko da. Edozein kasutan, administrazio-organoak ezarriko du modu ez-presentzialean bertaratzeko sistema eta bermatuko du:
• Deialdian sartzekoak diren pertsona guztiek izatea bilerara bertaratzeko aukera.
• Bazkideen nortasuna egiaztatzea.
• Boto-eskubidea egikaritzea eta, hala aurreikusita dagoenean, botoaren konfidentzialtasuna.
• Komunikazioa bi norabideetakoa izatea eta irudiaren eta soinuaren aldi berekoa, eta ikusizko, entzunezko eta hitzezko interakzioa.
• Hala adierazten duten bazkideek modu presentzialean parte hartu ahal izatea Batzarrean.BI.- Batzar Orokorra baliozkoa izango da, lehen deialdian, baldin eta bildutako edo ordezkatutako bazkideek botoen gehiengoa bertan edo ordezkatuta badago; eta bigarren deialdian, baldin eta bildutakoak edo ordezkatutakoak botoen %10era edo ehun botora iristen badira, eta hirugarren deialdian edozein delarik ere bertan edo ordezkatuta dauden botoen kopurua.
Batzar Orokorrerako deialdia egitea erabaki zen datarako bazkide zirenek izango dute Batzarrera joateko eskubidea.
HIRU.- Batzar Nagusi bakoitzean, bazkideek beste bazkideren bat edo bikotekidea (bikotekidetzat ulertuko da ezkontidea, egitatezko bikotekidea edota Ikastolan ikasketak egiten dabilen seme-alabaren beste gurasoa) izenda dezakete euren ordezkari, horretarako prestaturiko ordezkapen orri ofizialean.
Batzar unibertsala denean, ordezkaritza egiaztatzeko idazkian aurreikusitako Gai Zerrenda agertu beharko da.
Ezein bazkidek ezin izango du, bereaz gain, beste bi ordezkaritza baino gehiago bere gain hartu. Ordezkaritza atzera bota daiteke; ordezkatua Batzar Nagusira bertaratzen bada, ordezkaritza bertan behera geratuko da.
LAU.- Zuzendaritza Kontseiluko Presidentea izango da Batzar Nagusiko presidente, edo ez badago, Presidenteordea, edo hori ere ez badago, Batzarrak berak hautatzen duen bazkidea.
Presidenteari dagokio: eztabaidak zuzentzea, Gai Zerrendatik kanpoko gaiak eztabaidatu edo erabaki ez daitezen zaintzea bere erantzukizunpean, Batzarreko ordenari eustea, eta legezko formalitateak betetzen direla zaintzea.
Zuzendaritza Kontseiluko idazkaria izango da Batzarreko Idazkari, edo hori ez badago, Batzarrak hautatzen duen bazkidea.BOST.- Gai Zerrendan agertzen ez diren gaien inguruan hartutako erabakiek ez dute baliorik izango, salbu eta Euskadiko Kooperatiben legeak erabaki horiek hartzea ahalbidetzen duenean.
SEI.- Artezkaritza Kontseiluko kideek Batzar Nagusitara joan behar dute, eta beharrezkotzat hartuz gero, bazkide ez diren adituak ere joan daitezke, gai sozialen martxa onarekin interesaturik baldin badaude. Halaber, Kooperatibaren Zuzendari-Gerenteak eta Ikastolako Ikas Etapa desberdinetako Zuzendariek nahitaez bertaratu behar dute, nahiz eta bazkide ez izan.
ZAZPI.- Idazkariak jasoko du bileraren akta; aktan honako hauek idatziko dira: bileraren tokia eta data; deialdia egin zen data eta modua, eta deialdiaren testu osoa; bertaratutako bazkide-kopurua, eta bertaratutako bazkideak beste norbaiten ordezkari diren; lehenengo edo bigarren deialdia den; eztabaidatutako gaien laburpena; aktan jasotzea eskatu duten esku-hartzeak; hartutako erabakien edukia; bozketen emaitzak; eta bilera amaitzen denean, aktaren onarpena.
Batzarrak berak onar dezake akta, bilera amaitu ostean, edo bestela, hamabost eguneko epean Presidenteak eta Batzarrean izendatutako bi bazkidek onartuko dute, Idazkariarekin batera sinatuta.
Batzarrera joaten den edonork eska ditzake aktaren testu osoaren edo erabakien ziurtagiriak; ziurtagiri horiek emateko unean Idazkaria denak emango ditu, Presidentearen oniritzia jaso ondoren.
ZORTZI.- Erabakiak hartzen diren unean bertan hasiko dira eraginkor izaten.
Inskribatzekoak diren erabakiak Kooperatiben Erregistroan aurkeztu behar dira, akta onartu eta hurrengo hogeita hamar egunetan. -
25. artikulua. Bozkatzeko eskubidea
Bazkideek boto bana izango dute, 20. artikuluan aurreikusitako eskubide-etetearen kasuetan izan ezik.
-
26. artikulua. Gehiengoak
BAT.- Batzar Nagusiaren erabakiak balioz emandako boto-kopuruaren erdia baino gehiagoz hartuko dira. Boto zuriak eta abstentzioak ez dira zenbatuko.
BI.- Kooperatiba aldatzeko, bat-egiteko, zatitzeko eta desegiteko, bertan eta ordezkatuta dauden botoen bi hereneko gehiengoa beharko da, betiere bertan eta ordezkatuta dauden botoen kopurua kooperatibako boto guztien % 75 baino gutxiago baldin bada.
HIRU.- Gai Zerrendan agertzen ez denean, Zuzendaritza Kontseiluko kideak kargutik kentzeko, bertan eta ordezkatuta dauden botoen bi herenen aldeko botoa beharko da.
-
27. artikulua. Batzar Nagusiaren erabakien aurka egitea
BAT.- Batzar Orokorraren erabakiak aurkaratu ahal izango dira baldin eta Legearen nahiz Estatutuen aurkakoak badira edo Kooperatibaren kaltetan hartu badira bazkide baten edo gehiagoren zein hirugarrenen mesedetan.
Ez da egokia izango ondoriorik gabe utzi den edo beste akordio batek baliozkotasunez ordeztu duen akordio bat aurkaratzea.
BI.- Aurkaratze akzioa honako hauek egikaritu ahal izango dute: bazkideek, Kontseilu Errektoreko kideek, Zaintza Batzordeko kideek, eta interes legitimoa duen bazkide ez den edozein hirugarrenek; aukera hori urtebetean iraungiko da, salbu eta erabaki horien karia edo edukia ordena publikoaren aurkakoak direnean
HIRU.- Artikulu honetan xedatutako iraungitze epeak akordioa hartzen den egunetik aurrera zenbatuko dira, edo, inskriba badaiteke, Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatzen den egunetik aurrera.
LAU.- Oro har, aurkaratze prozedura Kapital Sozietateei buruzko Legean ezarritako arauetara egokituko da, salbuespen honekin: demanda idazkian aurkaratutako erabakia eteteko eskatzen bada, eskatzen duena Zaintza Batzordea edo gutxienez boto kopuruaren %10 ordezkatzen duten bazkideak izan beharko da, 50 bazkide baino gehiagoko kooperatibetan, %15 10 eta 50 bazkide arteko kooperatibetan, eta %20 10 bazkide baino gutxiagoko kooperatibetan.
BOST.- Aurkaratze akzioa baiesten duen epaiak ondorioak izango ditu bazkide guztien aurrean, baina ez die eragingo fede oneko bazkide ez diren hirugarrenek aurkaratutako erabakiaren ondorioz eskuratutako eskubideei. Aurkaratutako erabakia Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuta badago, epaiak inskripzio horren ezereztea aginduko du.
-
28. artikulua. Artezkaritza Kontseilua. Izaera eta eskumenak
BAT.- Artezkaritza Kontseilua taldeko organoa da,eta organo horri dagokio, ez beste inori, Kooperatibaren kudeaketa eta ordezkaritza; horretaz gain, Legeak edo Estatutu hauek beste organo sozialei espresuki egotzitakoak ez diren ahalmenak ere bere gain hartuko ditu.
BI.- Artezkaritza Kontseiluarenak dira honako eskumen berezi hauek:
a) Estatutu hauetan aurreikusitakoari jarraiki, bazkideen onarpenari eta kargu-uzteari buruzko erabakiak hartzea.
b) Ekitaldi eta kontratu mota orotan, Kooperatibaren ordezkari izatea, erantzukizun osoarekin.
c) Bazkideen ordezkaritza-organoekin modu ez-loteslean kontsultatu ondoren, erantzukizuneko karguetako izendapenak egitea, kargutik kentzea, eta horien eskumenak, betebeharrak eta ordainsariak zehaztea. Dagokionean, erantzukizun-zigorrak betearaztea.
d) Langileak hautatzea, plantillak osatzea, aukeraketa oinarriak onartzea eta eginbeharrak, esleipenak, fi dantzak, eta ordain sariak zehaztea. Hala ere, kooperatibako besteren konturako langileen ordainsariak ez dira izango, inolaz ere, aplika dakiekeen Hitzarmen Kolektiboan (jarduera eta lanbide kategoriaren arabera) ezarritako ordainsariak baino ehuneko ehun eta berrogeita hamar baino handiagoak.
e) Kooperatibaren martxa antolatzea, zuzentzea eta ikuskatzea, eta Batzar Nagusiari Kooperatibaren Araudia edo Barne Araudia proposatzea.
f) Helburu soziala lortzeko beharrezkoak edo mesedegarriak diren ekintzak egitea edo kontratuak sinatzea, eta Estatutu hauen arabera, Kooperatibak egin ditzakeen negozio edo eragiketa mota oro ebaztea.
g) Kooperatibarentzat mesedegarriak izan daitezkeen kreditu edo mailegu eragiketak erabakitzea.
h) Erakunde publikoen edo pribatuen aurrean bermeak ematea, eta zuzenbidean onartzen diren titulu, zor publiko, edo higikorren edo higiezinen balore-mota guztiak erostea, saltzea, sinatzea edo uztea, baita aldatzea ere, egoki iritzitako moduan.
i) Batzar Nagusian erabakitakoari atxikirik, Bonuak eta Obligazioak jaulkitzeko eta ekarpenen harpidetza egiteko behar dena zehaztea.
j) Erreserbako, eta Heziketako eta Gizarte Sustapeneko Fondoak, eta erabilgarri dauden fondoak zertan inbertituko diren zehaztea, Batzar Nagusiaren erabakiak errespetatuta; aurrekontuak egitea, gastuak baimentzea eta Kooperatibaren ordezkariak eta ahaldunak izendatzea, kasuan kasu egoki iritzitako ahalmenak emanez.
k) Urteroko ekitaldia amaitzean, Ohiko Batzar Nagusian Urteko Kontuak aurkeztea, eta Soberakin Garbiak nola banatu proposatzea.
l) Batzar Nagusi, ohiko eta ez-ohikoen, deialdiak egitea, eta erabakiak betearaztea.
m) Kooperatibari dagozkion eskubideak edo ekintzak betearazteari buruz egoki iritzitakoa erabakitzea, Epaitegi eta Auzitegi ohiko edo berezien aurrean, eta Estatuko, Erkidegoetako, Lurralde Administrazioetako, Probintziako edo Herriko bulegoen, agintarien, korporazioen edo erakundeen aurrean; baita ohiko eta ez-ohiko errekurtsoak jartzeari buruz ere, eta ordezkariak, prokuradoreak edo abokatuak izendatuko ditu Kooperatiba ordezkatzeko eta defendatzeko, egoki iritzitako ahalmenak emanez, ahal den moduan; izendatutako ordezkari eta defendatzaile horiek adiskidetzeetan, espedienteetan, epaiketetan, erreklamazioetan edo bestelako ekintzetan, eta prozeduraren edozein egoeratan, bat etortzeko eta atzera egiteko ahalmena ere izango dute, baita bertan behera uzteko eskatzeko ahalmena ere; hots, behar den orotarako ahalmena, askatasun osoz judizialki amore emateko eta guzti.
n) Fondo eta ondasun sozialak eskura izatea, erreklamatzea, jasotzea edo kobratzea, bai partikularretatik, bai bulego publikoetatik, Kutxa Nagusiko gordailuak eginez edo kenduz, interes sozialetarako komeni den tokietan; kontu korronteak irekitzea nazio mailako edo atzerriko erakundeetan, baita Espainiako Bankuan ere; korrespontsalen esku dauden Kooperatibaren fondoak eta ondasunak erabiltzea; eta kanbio- letrak igortzea, endosatzea, abalatzea, onartzea, ordaintzea eta negoziatzea.
o) Hainbat laguni ahalmenak ematea, ondorio jakinetarako, edo negozio sozialaren zenbait arlo zuzentzeko.
p) Estatutu hauek interpretatzean sortzen diren zalantzak argitzea, eta hutsuneak betetzea, hurrengo Batzar Nagusirean horren berri emanez.
q) Estatutu hauetan bereziki idatzitakoak.HIRU.- Aurreko zerrenda aipamen hutsa da, hortaz, ez ditu Artezkaritza Kontseiluaren ahalmenak, inolaz ere, mugatzen, Legeak espresuki Batzar Nagusiaren edo Zaintza Batzordearen eskumentzat zehaztu gabekoan.
-
29. artikulua. Artezkaritza Kontseiluaren osaera eta berritzea
BAT.- Artezkaritza Kontseiluan hamahiru kide titularizango dira. Hamahiru kide titular horietatik, laukgehienez ere lan harremana izango dute kooperatibarekin, bertako bazkide izan ala ez, beti ere bazkide ez diren artezkaritza-kideek ez badute hamahiru kide titularren ehuneko hogeita bost gainditzen.
BI.- Artezkaritza Kontseiluko kideak Batzar Nagusiak hautatuko ditu isilpeko bozketa bidez, eta emandako baliozko boto-kopuru handienaren arabera.
Kontseilari titularrak izendatzearekin batera, Batzar Nagusiak ordezko kontseilariak hautatu ahal izango ditu (titularren kopuru berean edo txikiagoan)
Agintaldia lau urtekoa izango da eta partzialki berrituko dira kideen erdia bi urtez behin, berriz hautatuak izateko aukera izanik. Agintaldiaren epea iragan ostean, kontseilariek postuan jarraituko dute Batzar Nagusiak hautatutako kide berriek kargua onartu arte. Artezkaritza Kontseiluaren kide kopurua bakoitia izanez gero, lehengo berritzean gaindikoz borobilduko da berritzen direnen kopurua, beste guztiak hurrengoan berrituko direlarik eta honela ondorengoetan ere.
HIRU.- Kontseilua osatu ondoren, kontseiluko kideenartetik Presidentea, Presidenteordea, Diruzaina eta Idazkaria izendatu behar dituzte; gainerakoak kideak izango dira.
LAU.- Artezkaritza Kontseiluko kide titularren batek kargua behin betiko hutsik uzten duenean, ordezkoetako batek beteko du kargua berehala, ordezkatutako kideari Estatutuei jarraiki geratzen zitzaion aldian.
Hutsik geratzen den kargua artikulu honen HIRU atalean adierazitakoren bat bada, kargua beteko duena Artezkaritza Kontseiluak hautatuko du organo horretako kideen artean, izendatutako ordezkoak barnean hartu ondoren. Presidentea aldi baterako falta denean, Presidenteordeak ordezkatuko du, eta hark hartuko ditu bere gain Presidenteak eskuordetzan emandako funtzioak. Idazkaria ez dagoenean, kontseilari gazteenak ordezkatuko du.
Artezkaritza Kontseiluak kontseilarien dimisioa edo uko egitea onartu ahal izango du arrazoia justifikatuta dagoenean, horretarako eskaera Batzar Nagusiaren aurrean egiten denean izan ezik. Izan ere, kasu horretan Batzar Nagusiak berak ebatziko du eskaera, baita Gai Zerrendako puntuen barruan agertzen ez denean ere.
BOST.- Ezin dira administratzaile izan honako hauek:
a) Konkurtso Legearen arabera gaitasungabetuak izan direnak, konkurtsoaren kalifi kazio-epaian ezarritako gaitasungabetze-aldia amaitu arte; adingabekoak eta gaitasungabetuak, kargu publikoak betetzeko gaitasungabetzea dakarten zigorrak dituztenak, legeak edo xedapen sozialak larriki urratzeagatik zigortutakoak, eta euren karguarengatik irabaziak lortzeko jarduera ekonomikorik bete ezin dutenak.
b) Funtzionarioak eta Administrazioaren zerbitzurako langileak, kooperatibaren berezko jarduerekin lotura duten eginkizunak bete behar dituztenak.
c) Norbere edo besteren kontura, kooperatibarekiko jarduera lehiakorretan aritzen direnak, edo edozein moduz, kooperatibaren interesen aurkako interesak dituztenak.
d) Zaintza Batzordeko kideak eta Zuzendari-Gerentea.SEI.- Batzar Nagusiak Artezkaritza Kontseiluko kideak kargutik kentzea erabaki dezake, Gai Zerren-dan sartu behar izan gabe, bertan eta ordezkatuta dauden botoen bi herenak kargutik kentzearen alde agertuz gero.
Administratzaileren bat kargutik egozten denean, Batzar Nagusi berean administratzaile berriak hautatuko dira, nahiz eta Gai Zerrendan ez agertu.
ZAZPI.- Edozein arrazoirengatiko administratzaileen kargu-uztea eraginkorra izango da hirugarrenen aurrean, Kooperatiben Erregistroan inskribatzen den egunetik aurrera.
-
30. artikulua Artezkaritza Kontseiluaren funtzionamendua
BAT.- Artezkaritza Kontseilua hilean behin bilduko da nahitaez -Kooperatibaren jarduera nagusia oporrengatik etena dagoenean izan ezik-, edo administratzaileren baten eskaera arrazoituaren ondorioz, ez-ohiko deialdian; bileretan Kontseiluaren eskumeneko gai guztiak aztertu eta erabaki ahal izango dira.
BI.- Artezkaritza Kontseiluaren bileretarako deialdia Lehendakariak egingo du, administratzaile bakoitzari zuzendutako idazkiaren bidez.
Lehendakariak aurreko atalean aurreikusitako ez-ohiko deialdirako eskaerari zazpi eguneko epean jaramonik egiten ez badio, eskaera arrazoitua egin duenak egin ahal izango du Zuzendaritza Kontseilurako deialdia, betiere horretarako gutxienez administratzaileen heren baten adostasuna lortzen badu.
HIRU.- Kontseilu Errektorea baliotasunez eratzeko bilerara gutxienez bere kideen erdiak baino gehiagok joan beharko du. Zuzenean joan beharko da bileretara, eta ezingo da asistentzia ordezkatu, eta erabakiak bertaratutako eta urrundik parte hartzen ari diren kontseiluko kideen gehiengo soilez hartuko dira. Boto zuriak eta abstentzioak ez dira zenbatuko. Kontseilari bakoitzak boto bat izango du.
Kontseilukideak bilerara bideokonferentzia bidez edo antzeko beste sistema baten bidez bertaratzeko eskubidea izango dute, baldin eta aukera ematen badu irudiaren eta soinuaren bi noranzko eta aldibereko komunikazioa izateko, eta ikusizko, entzunezko eta ahozko interakzioa izateko.
LAU.- Presidenteak eta Idazkariak sinatuko dute bilerako akta, eta bertan honako hauek jasoko dira: eztabaiden laburpena, erabakien testua eta bozketen emaitzak.
BOST.- Artezkaritza Kontseiluak gutxienez bertaratuen bi herenen aldeko botoa beharko du honako erabaki hauek hartzeko:
a) Kooperatibaren jarduera nagusia edo jarduera nagusiaren zati garrantzitsu bat amaitzea eta aldatzea.
b) Kooperatibaren jardueraren funtsezko murriz- tapena, zabalkuntza edo aldaketa.
c) Kooperatibaren antolaketarako garrantzi handiko aldaketak.
d) Beste erakunde batzuekin, kooperatibak nahiz bestelakoak, kooperatibarentzat lankidetza-harreman iraunkor eta baliotsua dakarten loturak ezartzea edo hauek desegitea.SEI.- Artezkaritza Kontseiluaren eskumenen bat eskuordetzeko modu iraunkorrean, Batzorde Betearazlean edo kontseilari ordezkari batengan, eta kargu horiek beteko dituzten Kontseiluko kideak izendatzeko, Zuzendaritza Kontseiluko kideen bi herenak aldeko botoa eman behar du, eta izendapena ez da eraginkorra izango, Kooperatiben Erregistroan inskribatu arte.
-
31. artikulua. Zuzendaritza kontseiluko karguen eginkizunak
BAT.- Zuzendaritza Kontseiluko Presidentearen eskumenak honako hauek dira:
a) Artezkaritza Kontseiluaren izenean, Kooperatiba ordezkatzea gai orotan, baita Kontseilu horren eta Batzar Nagusiaren bileretan buru izatea ere.
b) Batzar Nagusirean edo Artezkaritza Kontseiluan hartutako erabakiak betez, ahalmenak ematea eta agiriak sinatzea, bai publikoak, bai pribatuak.
c) Artezkaritza Kontseiluan erabakiak hartzerakoan izan daitezkeen berdinketak ebaztea bere botoarekin.
d) Premiazko erabakiak hartzea; hurrengo Artezkaritza Kontseiluan erabaki horien berri eman beharko du, berehala.
e) Artezkaritza Kontseiluak beste inor espresuki eskuordetu ez duenean, Kooperatibak egin beharreko ordainketak baimentzea, bere sina durarekin.
f) Indarreko kooperatibei buruzko legediak espresuki ematen dizkionak.BI.- Presidenteordeak Presidentea ordezkatuko du, eta Presidenteari dagozkion lanak egingo ditu jardunean dagoen bitartean, hura ez badago. Era berean, Artezkaritza Kontseiluak eta Presidenteak agindutako lan eta gestioak egin beharko ditu, bereziki Presidenteak Artezkaritza Kontseiluko beste kideen esku utz ditzakeen gestioak direnean.
HIRU.- Honako hauek dira Idazkariaren eginkizunak:
a) Espedienteak egitea eta behar bezala bideratzea.
b) Presidenteak sinatu behar ez dituen gutunak eta agiriak sinatzea.
c) Batzar Nagusireko eta Zuzendaritza Kontseiluko deialdiak idaztea eta bideratzea.
d) Organo horien bileren aktak jasotzea.
e) Kooperatibaren artxiboa, erregistro-liburuak, akta-liburuak eta zigilua gordetzea.
f) Kooperatibako liburuei eta agiriei dagozkien egiaztapenak egitea, Presidentearen Oniritziarekin.
g) Indarreko kooperatibei buruzko legediak ematen dizkion gainerakoak.LAU.- Honako hauek dira Diruzainaren eginkizunak:
a) Kooperatibaren ekonomia eta fi nantza arloko kudeaketaren jarraipena eta kontrol sistematikoa egitea.
b) Ekonomia eta fi nantza arloari buruzko informazioa ematea Artezkaritza Kontseiluari. -
32. artikulua. Administratzaileen erantzukizunak
BAT.- Artezkaritza Kontseiluko kideek ez dute ordainsaririk jasoko karguari dagozkion eginkizunak betetzeagatik, baina eginkizunak betetzerakoan sortzen zaizkien gastuak ordainduko zaizkie.
BI.- Legezko ordezkariei eta behar bezalako kudeatzaileei dagokien moduan, Artezkaritza Kontseiluko kideek arduraz beteko dute kargua, legearen edo Estatutuen kontra, edo beharrezko ardurarik gabe jokatzearen ondorioz sortzen dituzten kalteez erantzunez.
Jokaera edo erabaki kaltegarria hartu zuen organoko kide guztiak erantzule solidarioak izango dira, honako hauek izan ezik: erabaki hori hartu edo bete izanarekin zerikusirik ez dutela, eta horren berririk ez zutela frogatzen dutenak, edo ezagutu arren, kaltea gerta ez zedin ahal zuten guztia egin zutela edo, behintzat, espresuki horren aurka jarri zirela frogatzen dutenak.
Kaltea eragin duen egintza edo erabakia Batzar Nagusiak hartu, baimendu edo berretsi izanak ez du erantzukizuna arinduko.
HIRU.- Administratzaileen aurkako erantzukizuneko ekintza soziala, Gai Zerrendan ageri ez bada ere, Batzar Nagusiak gehiengo arruntez erabaki ondoren egikaritu ahal izango du kooperatibak. Batzar Nagusiak ekintza egikaritzeari amore eman edo uko egin ahal izango dio edozein unetan. Eragindako Artezkaritza Kontseiluko kideak automatikoki kargutik kenduko dira, erantzukizuneko ekintza sustatzeko erabakia hartzen denean.
Erabakia hartzen denetik hiru hilabeteko epean, kooperatibak erantzukizuneko ekintza bete ez badu, edozein bazkidek egikaritu ahal izango du.
LAU.- Erantzukizun hori eragin duten gertakarietatik edo hauen berri izan zenetik bi urtera preskribatuko du ekintzak.
BOST.- Aurreko zenbakietan xedatutakoa alde batera utzi gabe, bazkideen eta hirugarren batzuen interesak zuzenean kaltetzen dituzten administratzaileen jokaeren ondorioz, haiei egoki lekizkiekeen akzio indibidualak salbu geratzen dira.
-
33. artikulua. Erabakien aurka egitea
BAT.- Kontseilu Errektorearen erabakiak aurkaratu ahal izango dira baldin eta Legearen edo Estatutu Sozialen aurkakoak badira, edo bazkide baten edo batzuen edo bazkide ez diren pertsonen mesedetan, kooperatibaren interesak kaltetzen badituzte.
Ez da egokia izango ondoriorik gabe utzi den edo beste akordio batek baliozkotasunez ordeztu duen akordio bat aurkaratzea.
BI.- Honako hauek legitimatuta daude aurkaratze akzioak gauzatzeko:
a) Edozein bazkide, horren berri izan eta 60 eguneko epean, baldin eta erabakia hartu zenetik urtebete igaro ez bada.
b) Kontseilu Errektoreko eta Zaintza Batzordeko kideak, erabakia hartu eta 60 eguneko epean.HIRU. Aurkaratzeak xedatuta dauden ondorioak izango ditu, eta Batzar Orokorraren erabakiak aurkaratzeko erabakitako bidetik izapidetuko da.
LAU.- Aurka egiteak aurreikusitako ondorioak izango ditu, eta Estatutu hauetako 27. artikuluko LAU atalean, Batzar Nagusiko erabakiei aurre egiteko xedatutakoari jarraiki bideratuko da.
-
34. artikulua. Zuzendari-gerentea. Izendapena eta kargutik kentzea
Artezkaritza Kontseiluak Zuzendari-Gerente bat izendatu eta kargutik ken dezake, horretarako espresuki hartutako erabakiaren bitartez, eta bere eginkizunak betetzeko ahalmen bereziak emanez; ahalmenak emate hori eskritura publikoan jaso beharko da eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatu.
-
35. artikulua. Zaintza Batzordea
BAT.- Zaintza Batzordea hiru kide titularrek eta hiru ordezkok osatuko dute, Batzar Nagusiak isilpeko bozketa bitartez hautatuko dituenak, hiru urteko eperako, eta berhautatuak izateko aukera izango dutenak.
BI.- Zaintza Batzordeko partaide guztiek, bai titularrek nahiz ordezkoek, bazkide izan beharko dute. Hala ere, kooperatibako besteren konturako langileek, berrogeita hamar baino gehiago badira, beraien artetik eta isilpeko bozketa bidez, kontratu mugagabea duen langile bat aukeratuko dute, Zaintza Batzordean sar dadin; horrela, bere osaketa honoko hau izango litzateke: lau partaide titular –horietako bat kontratu mugagabea duen langile bat izaki- eta lau ordezko -horietako bat kontratu mugagabea duen langile bat izaki-. Kontratu mugagabeko langileak isilpeko bozketa bidez aukeratuko dira, hautaketako datan kooperatibako besteren konturako langile diren guztien artean, beti ere hautagaiak kontratu mugagabeko langileak izanik.
HIRU.- Zaintza Batzordeko kideak berriz hautatuak izan daitezke, eta Estatutu hauetan, eta Legean administratzaileentzako ezarritako erantzukizun, gaitasungabetze, debeku, ordainsari eta inskripzio arauak bete beharko dituzte.
Zaintza Batzordeak bere lehenengo saioan, eratu ondoren, Lehendakari bat eta Idazkari bat aukeratuko ditu partaide direnen artean.
Batzar Nagusiak atzera bota ditzake Zaintza Batzordeko partaideak, beti isilpeko bozketa bidez, emandako baliozko boto kopuru handiena kontutan hartuta.
LAU.- Artezkaritza Kontseiluko kideek kooperatibaren jardueraren eta aurreikusitako garapenaren berri eman behar diote Zaintza Batzordeari, gutxienez hiruhilean behin.
BOST.- Zaintza Batzordeak honako hauetarako eskumena du:
a) Urteko kontuak berrikusteko, eta horiei buruz eta soberakinak banatzeko edo galerak egozteko proposamenei buruz nahitaezko txostena idazteko, Batzar Nagusian aurkeztu aurretik, salbuespen batekin: kooperatiba derrigortua egotea bere egoera fi nantzieroa kontu-ikuskaritza batetik pasatzera.
b) Kooperatibaren liburuak berrikusteko.
c) Kooperatibaren intereserako beharrezkoa ikusten duenean, Batzar Nagusiaren deialdia egiteko, betiere Artezkaritza Kontseiluko kideek eskaerari kasurik egin ez badiote, Estatutu hauetako 23. artikuluan ezarritakoari jarraiki.
d) Ordezkaritza-idazkiak gainbegiratzeko eta egokiak diren ala ez esateko, eta oro har, Batzarretara sartzeko eskubideari buruz sortzen diren zalantzak edo eztabaidak argitzeko.
e) Legeak aurreikusitako kasuetan, bazkideen erabakiei aurka egiteko.
f) Batzar Nagusiaren galdera edo egoera zehatzei buruzko informazioa emateko Batzarrari.
g) Batzar Nagusiak gainerako organoetako kideak hautatzeko eta izendatzeko prozesuak gainbegiratzeko.
h) Gaitasungabetzea dakarren egintzaren bat egiten duten Artezkaritza Kontseiluko kideak kargutik kentzeko, eta hurrengo Batzar Nagusia bitartean, beharrezko neurriak hartzeko.
i) Eta Legeak aitortutako gainerako eginkizunetarako.
Zaintza Batzordeak eskubidea du bere egitekoa betetzeko beharrezko egiaztapenak egiteko, eta lan hori kide bati edo kide batzuei emateko, edo adituak etortzeko eskatzeko, beharrezkotzat joz gero.SEI.- Zaintza Batzordeak BOST atalean zehaztutako eginkizunak beteko ditu, baina ezin izango du, inolaz ere, hirugarrenen aurrean kooperatibaren ordezkapenean edo kudeaketan zuzenean esku hartu; hala ere, administrazio-organoaren aurrean edo organo horretako kideen aurrean kooperatibaren ordezkari izango da, organo horren aurkako kontra-egite judizialaren kasuan, edo kideen kontratuak amaitzeko kasuan.
ZAZPI.- Zaintza Batzordeko kideek ez dute ordainsaririk jasoko organo sozial horretako euren karguaren eginkizunak betetzeagatik, baina euren lanean izan ditzaketen gastuak ordaindu egingo zaizkie.
ZORTZI.- Zaintza Batzordea balioz eratuko da bilerara kideen erdiak baino gehiago agertzen direnean. Bertaratzea pertsonala eta ordezkaezina izango da, eta bileran dauden Zaintza Batzordeko kideen botoen erdiak baino gehiagok hartuko ditu erabakiak. Kontseiluko kide bakoitzak boto bat izango du. Lehendakariaren botoak ez ditu ebatziko berdinketak. Boto zuriak eta abstentzioak ez dira zenbatuko.
Geografikoki urruti dauden Zaintza Batzordeko kideek parte hartu ahal izango dute, baldin eta erabakiak bideokonferentzia bidez edo antzeko sistema baten bidez baliozkotasunez hartzeko borondatea adierazten badute, irudiaren eta soinuaren bi norabideko eta aldibereko komunikazioa eta ikusizko, entzutezko eta ahozko interakzioa ahalbidetuz.Zaintza Batzordeko kideren batek organo horren bileretan parte hartzen badu eta bere borondatea aurreko paragrafoan adierazitako moduan adierazten badu, idazkariak berariaz jasoko du aktan kidearen identitatea eta horretarako erabilitako bidea, erabakiak baliozkotasunez hartzeko eskatzen diren gainerako baldintzekin batera.
BEDERATZI.- Bileraren akta lehendakariak eta idazkariak sinatuko dute, eta labur-labur jasoko dira eztabaidak, erabakien testua eta bozketen emaitzak, eta akta liburuan jasoko da
V. kapitulua. Kooperatiboaren ekonomia-erregimena
-
36. artikulua. Irizpide orokorrak
BAT.- Ekonomia-erregimena arautzerakoan, koopeatibaren ondare-egonkortasuna bermatzeko beharrezko bitartekoak ezarriko dira, bazkideen eta kooperatibaren interesen alde, eta kooperatibarekin lotura duten hirugarrenen bermerako.
BI.- Kooperatibaren mantentzea ziurtatzeko, eta zerbitzu eta jarduera sozialak estaltzeko, Batzar Nagusiak aldizkako kuotak ezar diezazkieke bazkideei.
-
37. artikulua. Kapital soziala. Oinarrizko kontzeptuak
BAT.- Kapital Soziala bazkideek egindako ondareko ekarpenekin (borondatezkoak edo nahitaezkoak) osatua dago. Partaidetza izenduneko libretetan egiaztatuko dira.
BI.- Kooperatibari egindako ohiko ekarpen gisa formalizatzen ez diren bazkideen edo hirugarrenen ekarpenetan, ordainketa, transmisioa eta itzulketa bi aldeen artean itundutakoaren arabera egingo da, edo jaulkipenean itundutakoaren arabera, legezko arauei jarraiki.
-
38. artikulua. Partaidetza bereziak
BAT.- Honako hau hartuko da partaidetza berezitzat: bazkideek edo hirugarrenek egindako ondare ekarpenak, baina itzultzeko gutxienez bost urte igaro behar dutenean, eta kredituen lehentasunari dagokionez, hartzekodun arrunt guztien atzetik geratzen direnak. Partaidetza horien mugaeguna kooperatibaren likidazioa onartu ondoren baldin bada (hartzekodunekin lehenago itzultzea ituntzen denean izan ezik), kapital sozialtzat kontabilizatu ahal izango dira.
BI.- Partaidetza bereziak titulu gisa edo kontuko oharpen bitartez adieraziko dira; jaulkipen-erabakian hala itunduz gero, balore higigarritzat har daitezke. Hala ere, erregimen juridikoan balore higigarri-izaera dutenean, fi nantza-aktibo horiei buruzko araudiari atxikiko zaizkie.
HIRU.- Partaidetza berezi horien erregimen zehatza jaulkitzeko unean erabakiko da, libreki, bazkideen berezko eskubideak eman gabe.
-
39. artikulua. Hasierako ekarpena, sartzeko kuota eta aldizkako kuotak
BAT.- Hasierako nahitaezko ekarpena HIRUROGEI (60) EURO izango da, bazkide erabiltzaile bakoitzarentzat, baita bazkide laguntzaileentzat ere. Hasierako nahitaezko ekarpena oso-osorik ordaindu behar da sartzeko unean.
BI.- Bazkide berriek, hasierako ekarpenarekin batera, sartzeko kuota bat ere ordaindu beharko dute, Batzar Nagusiak erabakitzen duenean.
HIRU.- Sartzeko kuotak ez dira kapital sozialean barne hartuko; Nahitaezko Erreserba Fondora joango dira, eta ezin izango dira pertsonalki itzuli.
LAU.- Batzar Nagusiak urtero erabakiko ditu sartzeko kuotaren zenbatekoa, eta bazkide berriek nahitaez ordaindu beharreko hasierako ekarpenaren zenbatekoa.
BOST.- Batzar Nagusiak urteko aldizkako kuotak ezartzea erabaki dezake; kuota horiek ez dira kapital sozialean barne hartuko, ezin izango dira itzuli, eta kuotaren zenbatekoa ezberdina izan daiteke, bazkide- taldearen arabera.
-
40. artikulua. Bazkidearen gutxieneko nahitaezko ekarpena
Bazkide bakoitzak, bazkide izaten jarraitu nahi badu bederen, kapital sozialari gutxienez HIRUROGEI (60) EUROKO gutxieneko nahitaezko ekarpenaren titular izan beharko du, eta beharrezko ekarpen osagarriak ere ordaindu beharko ditu ezinbestean, bere ekarpenaren saldoa negatiboa denean, edo ezarritako gutxienezkora heltzen ez denean, eskatutako momentutik urtebeteko epean.
-
41. artikulua. Kooperatibaren gutxieneko kapitala
Kooperatibaren gutxieneko kapital soziala HIRUROGEI MILA (60.000) EURO izango da.
-
42. artikulua. Borondatezko finantzazioa
Aurrera begira, Kooperatibaren kapital soziala indartzeko, baliabideak eskuratzeko aukerak handitzeko, eta aldi berean, bazkideen parte-hartzea sendotzeko, Kooperatibak ahalbidetuko eta sustatuko du bazkideek Kooperatiba fi nantza dezaten, euren borondatez, bai kapital sozialari egindako ekarpenen bitartez, bai partaidetza berezien bitartez; horretaz gain, kapital sozialean barne hartu gabeko bestelako fi gurak ere sustatu ditzake, hala nola, partaidetza-tituluak, obligazioak, maileguak, etab.
-
43. artikulua. Ekarpenen ordainketa eta balantzeen eguneratzea
BAT.- Bazkideek kapital sozialari egindako ekarpenek ez dute interesik sortuko.
BI.- Kooperatibaren balantzea Zuzenbide arrunteko sozietateetarako aurreikusitakoaren arabera arautuko da, eta onura berdinekin.
Aktiboak arautzearen ondoriozko gainbalioa, dagoenean, aurreko ekitaldietako galerak estaltzera bideratuko da oso-osorik, eta gainerakoa, Erreserba Fondo Borondatezko Banaezin batera bideratuko da.
-
44. artikulua. Ekarpenen transmisioa
BAT.- Kooperatiba-ekarpenen transmisio-irizpideek bi oinarrizko helburu dituzte:
a) Transmititzeko ahalmena ahal den gehiena malgutzea.
b) Transmisio-eragiketek kooperatibaren finantza egoera oker dezaten saihestea, itzulketa-datak aldatzeagatik.BI.- Transmisioak Artezkaritza Kontseiluaren aldez aurretikako adostasuna behar du.
-
45. artikulua. Ekarpenen itzulketa
BAT.- Itzulketa-eskubidea.
Bazkide-izaera galtzen denean, bazkideek edo eskubidedunek eskubidea dute kooperatibari egindako ekarpenak itzultzea eskatzeko, baja izan den ekitaldiaren amaierako balantzean duten balioarekin, eta lege-xedapenetan ezarritako baldintzei atxikirik.
Kapital sozialeko titular diren bazkideek baja hartzeagatik soilik gerta daiteke bazkideen itzulketengatiko kapital sozialaren murrizketa.
Ikastolako Artezkaritza Kontseiluak baldintza gabeko ukazioa egin dezake, ekarpenen itzultze eskaera edozeini.BI.- Kenkariak.
Baja kanporatzeagatik baldin bada, Artezkaritza Kontseiluak % 30 arteko kenkaria erabaki dezake, bazkidearen baja-eguna arteko nahitaezko ekarpenen zenbatekotik; borondatezko ekarpenetan ez da inolako kenkaririk egingo.
HIRU.- Itzulketarako baldintzak.
Baja hartzen den egunetik hasita, gehienez bost urteko epea dago itzulketarako. Bazkidea hilez gero, eskubidedunei egingo zaie itzulketa, heriotza gertatu zenetik gehienez urtebeteko epean.
Itzultzeke dauden zenbatekoak ez dira eguneratuko, baina diruaren legezko interesa jasotzeko eskubidea izango dute.
-
46. artikulua. Soberakinen banaketa
BAT.- Soberakin garbiak, behin aurreko ekitaldietatik zetozen galerak konpentsatzeko erabiltzen diren zenbatekoak kenduta eta bidezko zergak ordainduta, soberakin erabilgarriak izango dira.
BI.- Batzar Orokorrak soberakin erabilgarriak banatuko ditu, honako arau hauei jarraituta:
a) Gutxienez %30 Nahitaezko Erreserba Funtsera eta Kooperatiba Sustapen eta Hezkuntzarako eta interes publikoko beste helburu batzuetarako Derrigorrezko Kontribuziora (aurrerantzean, Derrigorrezko Kontribuzioa) bideratuko da. Gutxienez %20, Nahitaezko Erreserba Funtsera bideratu beharko da, eta gutxienez %10, Derrigorrezko Kontribuziora.
b) Derrigorrezko Kontribuziora bideratu beharreko gutxieneko ehunekoa erdira murriztu ahal izango da, Nahitaezko Erreserba Funtsa kapital sozialaren %50era iritsi arte.HIRU.- Gainerakoa Borondatezko Erreserba Funts Banaezina sortu edo handitzeko.
-
47. artikulua. Nahitaezko fondoak
BAT.- Nahitaezko Erreserba Funtsa Kooperatiba sendotu, garatu eta bermatzeko da, eta ezin da banatu bazkideen artean.
Aurreko artikuluan aurreikusitako hornidurez gain, funts honetara bideratuko dira, nahitaez, bazkideek baja ematen dutenean Kapital Sozialari egindako nahitaezko ekarpenari kentzen zaion kopurua eta sarrera kuotak.
BI.- Derrigorrezko Ekarpena ezin da enbargatu eta bere hornidurak balantzearen pasiboan jasoko dira, beste partida batzuekiko bereizita.
Aurreko artikuluan xedatutako zuzkidurez gain, bazkideei ezarritako zehapen ekonomikoen zenbatekoa ere derrigorrez bideratuko da Derrigorrezko Kontribuzio horretara.
HIRU. Derrigorrezko Kontribuzioa aplikatzeko jarraibide orokorrak Batzar Orokorrak finkatuko ditu ekitaldi bakoitzerako berariazko araudia erabilita eta Kontribuzioaren zenbatekoa interes publikoko xede hauetako batera edo batzuetara bideratuko da:
a) Bere bazkideak kooperatibismoaren, jarduera kooperatiboen eta lanpostuarekin lotu gabeko beste gai batzuen inguruan prestatu eta heztera.
b) Kooperatiben arteko harremanen sustapenera, barne hartuz sustapenerako, asistentziarako, zuzendaritza komunerako edo kooperatiben arteko laguntza jardueretarako sortutako erakundeetan parte hartzeak sortzen dituen gastuen estaldura.
c) Hezkuntza eta kultura sustapenera, sustapen profesional eta asistentzialera, eta baita kooperatiba kokatuta dagoen gizarte ingurunean eta gizartean orokorrean kooperatibismoaren ezaugarriak hedatzera ere.
d) Euskararen erabilera sustatzera.
e) Enpresa kooperatibo berriak sustatzera, euskal kooperatiben mugimenduak bultzatutako irabazi asmorik gabeko erakunde bati diru ekarpenak eginez. Bazkideak eta langileak prestatzera eta heztera, kooperatiba sozietateetan politika eraginkor bat susta dezaten emakumeen eta gizonen berdintasunean urratsak emateko.LAU.- Kooperatibak adierazitako interes publikoko helburuetarako erabili ez den Derrigorrezko Ekarpen horren zenbatekoa, soberakinaren banaketa onartu eta hurrengo ekitaldian, irabazi asmorik gabeko erakundeei eman beharko zaie, aplikatzekoa den indarreko legeriak Derrigorrezko Ekarpen honetarako ezarritako interes publikoko helburuetara bideratu dadin.
-
48. artikulua. Galerak egoztea
BAT.- Galerak kontu berezi batera egotzi daitezke, etorkizuneko emaitza positiboen kargura amortizatzeko, betiere gehienez 5 urteko epean.
BI.- Batzar Orokorrak, galerak egozteko, honako arau hauei jarraituko die:
a) Balantzeak erregularizatzeko funtsetik ahal den zenbatekoa erabili ahalko da.
b) Borondatezko Erreserba Funtsetara, baleude, galera guztiak egotzi ahalko dira.
c) Nahitaezko Erreserba Funtsari egotzi ahalko zaio, gehienez ere, soberakin positiboak izan diren azken bost urteetan legez nahitaezkoak diren funtsetara bideratutako batez besteko ehunekoa, eta eraketa bost urte horiek baino lehenagokoa ez bada, eratu zeneko data hartuko da abiapuntutzat. Halere, baldin eta Nahitaezko Erreserba Funtsa kooperatibaren kapital sozialaren ehuneko berrogeita hamar baino gehiago bada, galerak konpentsatzeko ere erabili ahal izango da ehuneko horretatik gorako zenbatekoa.
d) a) b) eta c) puntuetan esandako eran konpentsatu ez den zenbatekoa bazkideei egotzi ahalko zaie jardueran arabera, proportzionalki. Ekitaldian zehar bazkide erabiltzaile bakoitzak kooperatibara bidaltzen duen ikasle kopurua izango da neurria zehazteko bazkide erabiltzaileek jarduera kooperatibizatuan izan duten parte hartzea -
49. artikulua. Kontabilitatea
Kooperatibak bere jardueraren kontabilitatea modu ordenatuan eta egokian eramango du, partida bikoitzaren sistemari jarraiki, Merkataritzako Kodean eta gainerako lege-xedapenetan ezarritakoaren arabera.
-
50. artikulua. Arbitrajea
Kooperatibaren eta bazkideen artean, bazkideen artean, edo kooperatiben artean sor daitezkeen auziak konpontzeko, Kooperatibaren barneko bideak edo adiskidetze-bideak agortu ondoren, nahitaez Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren zuzenbidezko arbitrajera jo behar da.
VI. kapitulua. Desegitea eta likidazioa
-
51. artikulua. Desegitea
BAT.- Honako hauek izango dira kooperatiba desegiteko arrazoiak:
a) Helburu soziala lortzea, lortzeko ezintasuna suertatzea, edo organo sozialen funtzionamendua bertan behera geratzea.
b) Kooperatiba bat eratzeko legeak ezarritako gutxieneko bazkide-kopuruaren azpitik geratzea, hamabi hilabete baino gehiagoz.
c) Estatutuetan ezarritako gutxieneko kapital sozialetik behera izatea, hamabi hilabeteko epean bere onera itzultzen ez bada.
d) Kooperatibei buruzko ekainaren 24ko 4/1993 Legearen 76 eta 84 bitarteko artikuluetan aipatutako bat-egitea edo zatiketa.
e) Erakundearen likidazio-fasea irekitzen duen ebazpen judizialean barne hartutako koopera tibaren desegite-adierazpena, betiere konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legean aurreikusitakoaren arabera, konkurtso-egoeran dagoenean.
f) Espresuki horretarako deitutako Batzar Nagusiaren erabakia. Batzarraren deialdiarekin batera, bazkide bakoitzari desegite-proposamen arrazoitua igorriko zaio, eta horietaz gain, Batzar Nagusia burutu aurreko 30 egunen barruan itxitako balantze bat ere erantsiko da.
g) Kooperatibei buruzko 4/1993 Legean edo Estatutu hauetan ezarritzako beste edozein arrazoi.BI.- Desegite-erabakiak gehiengo arruntaz hartuko dira; d) eta f) kasuetan, aldiz, bi herenaren gehiengoa beharko da.
Arrazoietako edozein gertatuz gero, Artezkaritza Kontseiluko kideek bi hilabeteko epean Batzar Nagusiaren deialdia egin beharko dute; Zaintza Batzordeak edo edozein bazkidek eska diezaieke administratzaileei deialdia egiteko.
Desegite-erabakia edo desegitea aitortzen duen ebazpen judiziala Kooperatiben Erregistroan inskribatu behar da, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Gipuzkoan hedapen handia duen egunkari batean argitaratu.
-
52. artikulua. Likidazioa
BAT.- Bat-egite eta zatitze kasuetan izan ezik, kooperatiba desegiterakoan, desegitea erabaki duen Batzar Nagusi horretan, edo bestela, horretarako deituko den beste Batzar batean, hiru bazkide likidatzaile izendatu beharko dira.
Likidatzaileen izendapena Kooperatiben Erregistroan inskribatu behar da.
Desegitea izan zenetik bi hilabete igaro ondoren, ez bada likidatzailerik izendatu, Artezkaritza Kontseiluko kideek Lehen Auzialdiko epaileari eskatu beharko diote likidatzaileak izendatzea; likidatzaile horiek kooperatibako bazkide izateko baldintza betetzen ez duten pertsonak izan daitezke.
Likidatzaileek talde-gisa jardungo dute eta hartzen dituzten erabakiak Akta Liburu batean jaso behar dituzte.
BI.- Likidatzaileek likidaziorako behar adina eragiketa burutzeko ahalmena izango dute, eta epaiketa batean eta handik kanpo ere, kooperatibaren ordezkari izango dira, administratzaileentzat ezarritako baldintza berdinetan behartuz sozietatea, hirugarren batzuen aurrean.
Azken xedapenak
-
Lehena. Letradu aholku emailea
Kontu Auditoretzaren Legean edo haren garapen arauetan xedatutakoaren arabera urteko kontuak kanpo auditoretzapean jartzera behartuta badago kooperatiba, Kontseilu Errektorearen erabakiz, letradu aholku emaile bat izendatu beharko du.
Letradu aholku emaileak sinatuko ditu Batzar Orokorrak edo Kontseilu Errektore Kontseiluak hartu eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskriba daitezkeen akordioak, irizpena emanez zuzenbidearen araberakoak direla.
Akordio horien ziurtagirietan jasota geratuko da letradu aholkulariaren irizpena duten akordio horiek akta liburuan jasota daudela.
Letradu aholkulariak erantzukizun zibila izango du kooperatibaren, haren bazkideen eta bazkide ez diren hirugarren pertsonen aurrean zabarkeria profesionala egon bada.
Egiteko horretan jardutea bateraezina izango da zuzendari gerente edo Kontseilu Errektoreko kide izatearekin.
Kooperatibaren eta letradu aholkulariaren arteko harremana honako hau izan daiteke: profesional liberal gisa zerbitzuak alokatzekoa, lan kontratu bati lotutakoa edo sozietate arlokoa, kooperatibako lan bazkide gisa.
-
Bigarrena. Delituak prebenitzeko eredua eta segimendua egiteko mekanismoak
BAT.- Kooperatibak Delituak Prebenitzeko Eredu bat edukiko du, eta haien segimendua egiteko mekanismo bat ezarriko du.
BI.- Eredu horren edukia Kontseilu Errektoreak onartuko du, eta Batzar Orokorrak berretsiko.
HIRU.- Delituak prebenitzeko eredua eta eredu horrek funtzionatzen duela eta betetzen dela gainbegiratzeko ardura ekimen botere eta kontrol botere autonomoak dituen Kooperatibako organo bati eman behar zaio, edo, bestela juridikoaren barne kontrolen eraginkortasuna ikuskatzeko legezko funtzioa duen organo bati. Kooperatibak besteren kontura diharduten 250 lan bazkide baino gehiago ez baditu, Kontseilu Errektorearen esku utziko da funtzio hori. Kopuru hori gainditzen badu, ordea, organo espezifiko bat izendatu beharko da funtzio horiek bere gain hartzeko, zigor arloko araudian horrela ezarrita dagoelako.
-
Hirugarrena. Kooperatiba indarkeria sexistarik gabeko eremu bat izateko baliabide espezifikoak
BAT.- Kooperatibak indarkeriarik gabeko lan eremuak edukiko ditu, non emakume eta gizonentzako berdintasun printzipioak errespetatuko diren.
BI.- Kooperatibak sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari aurre egiteko protokolo bat edukiko du. Protokolo horretan, sexu jazarpenari eta sexuan oinarritutako jazarpenari buruz aurkeztutako erreklamazioak eta salaketak ebazteko jarduketak jasoko dira, eta behar diren bermeekin aplikatuko da.
HIRU.- Kooperatibak beharrezko prestakuntza eta informazioa eskainiko die bere lan bazkide guztiei eta besteren konturako langile guztiei, aipatutako eskubideak erabat errespetatu beharraz jabetu daitezen.
-
Laugarrena. Kooperatibako langileen lansari muga
Kooperatibako soldatako langileek ezin izango dute jaso Kooperatiba honi aplikatu beharreko Ikastolen Lan Hitzarmen Kolektiboak lanbide jardueraren eta kategoriaren arabera ezartzen dituen ordainsarien ehuneko ehun eta berrogeita hamar baino gehiagoko ordainsaririk.