Baserria: erabilera baldintzak eta prozedurak
- Mahaien erreserba internet bidez edo Baserriko ordenagailutik bakarrik egin daiteke. Bazkide bakoitzak bere bazkide profila behar du horretarako. Bazkideak zein bere bikoteak erabil dezake Baserria bazkide gisa (bien datuak behar dira horretarako).
- Bazkide bakoitzak bere giltza propioa izango du Baserria erabiltzeko. Giltza eskatzean bazkidea elkarte gastronomikaren erabiltzaile izango dela ulertuko da eta horri dagokion kuota kobratuk zaio (70€/urtea. Ikusi xehetasun gehiago Baserriko elkarte gastronomikoaren erabilera araudian).
- Bazkide profila eta giltza propioa izateko eskaerak hilabeteko epean kudeatzen dira. Baserriko lantaldea bazkidearekin harremanetan jarriko da erreserba egiteko programaren eta txartelaren gaineko informazioa emateko.
- Kontsumo-orriak ordenagailu bidez bete behar dira (ez paperean).
- Kontsumoak eskudirutan edo transferentzia bidez ordain daitezke.